Albistea entzun

«Pobreen aurkako gerra» salatu dute, hildako etxegabea oroitzean

Etxebizitza eskubidea bermatzeko exijitu dute Eskubide Sozialen Kartak eta AZETtaldeak

Dozenaka pertsona bildu dira protestara.
Dozenaka pertsona bildu dira protestara. MONIKA DEL VALLE/FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Maite Asensio Lozano -

2023ko urtarrilak 26

Asteartean Bilboko Bolueta auzoan zendutako etxegabearen «erailketa» gaitzetsi dute gaur iluntzean dozenaka lagunek, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak eta AZET etxebizitza sindikatuak deituta. Sistema kapitalista eta «nekropolitika instituzionala» jo dituzte erantzule, eta batez ere, Bilboko Udala jarri dute jopuntuan: «20.000 etxe daude hutsik hirian, baina jendea kalean lo egiten eta hiltzen uzten du udalak». «Pobreen aurkako gerra» amaitzea exijitu diete erakundeei, eta horretarako, etxebizitza duina edukitzeko eskubidea bermatzea.

Udaletxe aurrean egin dute elkarretaratzea, barruan osoko bilkura amaitzen ari zenean; hain justu, etxebizitza eskubideari buruzko plan estrategiko bat lantzeko foro bat abiatzea adostu dute, EH Bilduren ekimenez. Kalean, ordea, haserrea nagusitu da. Pobreon kontrako gerra gelditu! Kaleak hil egiten du, udala errudun lelopean, protestariek nabarmendu dute «onartezina» dela 70 urteko pertsona batek kalean bizi behar izatea —haren etxolak su hartuta zendu zen—, «baldintza ankerretan», «gutxi batzuen etekinak gehienen bizitzen gainetik lehenesten duen sistema baten ondorioz».  

Izan ere, Eskubide Sozialen Kartaren eta AZETen arabera, etxegabearen heriotza ez da istripu bat izan, baizik eta «hilketa» bat, pobreziak eta «utzikeria instituzionalak» eragindakoa: «Sistema kapitalistaren ondorioa da, zeinetan etxebizitza beste merkantzia bat bihurtzen den; merkantzien erregimen horretan, biziraupena irabazi beharreko zerbait da, eta bizitzeko eskubidea, merkatu barruan eros daitekeen salgai bat. Dirurik ez baduzu, ez duzu etxebizitzarako eskubiderik. Dirurik ez baduzu, ez duzu bizitzeko eskubiderik». Pobreen aurka «gerra» bat dagoela deitoratu dute: «Bizirauteko modurik gabe uzten gaituzte». Hala, erantzuleak ere seinalatu dituzte; besteak beste, bankuak, funts putreak eta «etxebizitzarekin espekulatzen dutenak».

Baina sistemari ez ezik, erakundeen politikari ere erreparatu diote. Maila guztietan egin dituzte kritikak. Espainiako Gobernuari egotzi diote egunean ehun pertsona baino gehiago etxegabetzea, okupazioaren aurkako erreforma bat planteatzea eta etxebizitza publikoak «funts putreei oparitzea». Eusko Jaurlaritzari, berriz, etxebizitza legearen bidez «propaganda» egitea. Eta Bilboko Udalari, azkenik, etxebizitza parke publiko «oso mugatua» edukitzea, eta «bizirauteko eskubidea ere mugatzea» aterpetxeetan leku nahikoak ez jarriz. Gogora ekarri dute, era berean, Atxuriko saskibaloi kantxan edo San Frantziskoko etxe okupatuetan bizi ziren gazte migratuak «bortxaz bota» zituela udalak.
 

Erantzun «irmoa»
Egoera horretan, erantzun «irmoa» eskatu diete instituzioei. Batetik, pobreen aurkako gerra gelditzea: «Pertsonak txiroak izateagatik kriminalizatzeari uztea». Bestetik, etxebizitza eskubidea bermatzea: «Soilik horrek saihestuko du halako tragediak berriz geratzea». Jabetza pribatuaren garrantzia apaltzeko eskatu dute, etxe kaleratzeak bertan behera uzteko, turistifikazioa gelditzeko, espekulazioa mugatzeko eta etxebizitza parke publikoa handitzeko. Lelo bat aldarrikatuz amaitu dute elkarretaratzea: «Haien jabetzak ala gure bizitzak, ez dago erdibiderik».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

UEMAko herrietarako udalen ordezkariak, atzo, Azpeitian. ©JON URBE / FOKU

UEMAk egiturazko neurriak eskatu ditu euskararen erabilera sustatzeko

Irati Urdalleta Lete

Ehun herriko langa gainditu du, beste lau herri onartuta: Arrankudiaga, Arruazu, Doneztebe eta Etxebarria. UEMAk Euskal Herri euskaldunaren orubeak sendotzeko konpromisoa hartu du
Hezkuntza Plazara elkarteko ordezkariak, atzo, Donostian eginiko agerraldian. ©IDOIA ZABALETA / FOKU

«Plan pilotu bat» galdegin dute, euskal hezkuntza sistemaren bidean

Ion Orzaiz

Hezkuntza Plazara-k elkarlana sustatuko du, hezkuntza proiektua, euskalduntzea eta euskal curriculuma bilduko dituen bide orria lantzeko
Ekitaldia atzo, Azpeitian. ©GOTZON ARANBURU / FOKU

Pasaiako segada argitzeko eskea egingo diote Jaurlaritzari

Gurutze Izagirre Intxauspe

Biktimen senideek sumina adierazi dute «hiru urteko lana lapurtu dietelako». Etzi, sarraskian parte hartu zuten polizietako bat identifikatzeko proba egingo dute auzitegian
Immigrazio lege proposamen berriaren aurkako afixa itsatsi zuten Baionako herriko etxe aitzinean. ©GUILLAUME FAUVEAU

Dozenaka lagun bildu dira Baionan immigrazio lege berriaren aurka

Garazi Aduriz Zuñeda

Legeak ukango lituzkeen ondorioen berri eman, eta zakarrontzi batera bota dituzte. Migrazio politika duin bat» ukan dute aldarri

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.