Albistea entzun

Kooperatibismoa

Mondragonen industria arloa %15 handitu zen iaz, Ulma eta Orona aintzat hartu gabe

Taldearen industria arloak 4.800 milioi euroko fakturazioa izan zuen, ekipamenduei eta makina-erremintari esker batez ere. «Egoera onean gaude», laburbildu du Uzinek.

Mondragon korporazioaren egoitza nagusia, Arrasaten.
Mondragon korporazioaren egoitza nagusia, Arrasaten. Mondragon Taldea Tamaina handiagoan ikusi

Imanol Magro Eizmendi -

2023ko urtarrilak 27

Mondragon taldea hasia da Ulmaren eta Oronaren irteeraren osteko aroa diseinatzen. Are gehiago, dagoeneko badaki iaz zer emaitza izan zituen, bi enpresa horien emaitzak kontuan hartu gabe: «Industria taldea %15 hazi zen 2021arekin alderatuta. Bi urteak alderatuta, eta Ulmaren eta Oronaren zenbakiak kontuan hartu gabe eginiko kalkulua da», zehaztu du Iñigo Uzinek, Mondragon taldeko presidenteak. Industria taldeak 4.800 milioi euroko fakturazioa izan zuen, eta azpisektore guztiak handitu ziren, «batzuk besteak baino gehiago».

«Taldea ondo dago, baita multzo industriala ere, eta salmenta zorroaren egoera ona da», laburbildu du Uzinek. Hilabete da Ulmak eta Oronak Mondragon taldea utzi zutela, eta presidenteak lasaitasun mezua bidali nahi izan du. «Gertakari aipaezina albo batera uzten badugu, berriz ere haziko gara. Gauzak gaizki badoaz, txakalaldiren bat izan dezakegu, baina hazten jarraitzen dugu». Lehengaien eta energiaren garestitzea nozitu zuten iaz, eta enpresa guztiek ezin izan zioten gehitu garestitze hori azken salmenta prezioari, baina taldea pozik agertu da emaitzekin. Era berean, nabarmendu du industria ekipamenduen eta makina-erremintaren sektoreak direla hobekien ibili zirenak.

Orain, Ulma eta Oronaren irteera gauzatzeko garaia da, eta Uzinek argi utzi nahi izan du prozesu hori bi enpresen ardura dela: «Guk ez dugu ia ezer kudeatu behar». Era berean, zehaztu du enpresek ez dutela zertan Lagun Arotik irten: «Guk ez dugu inor botatzeko ez asmorik, ezta ahalmenik ere». Gogoratu du aurretik taldetik irtendako beste enpresa batzuk Lagun Aron daudela oraindik ere. Irizar eta Amporen kasua da, hain zuzen.

Taldeko beste enpresei dagokienez, Laboral Kutxak urte ona izan zuen iaz, Eroskik «bilakaera positiboa» —urtarril amaieran ixten du urteko balantzea—, eta Unibertsitateek beren eskaintza zabaldu ahal izan zuten. «Oro har, urte ona izan da», laburbildu du. Uzinek Bihar adinekoen zerbitzu integrala ematen duen kooperatibaren aurkezpenean egin du iragarpena. Hura da Mondragonen barruan sortu den azken enpresa.

2023ari begira, «ziurgabetasun» giroa aipatu du, egoera oso epe motzean aldatzen delako. «Udazkenean hondamendia etorriko zela zirudien, sekulako atzeraldia, eta begira, ez da halakorik gertatu», nabarmendu du. Hala ere, zehaztu du aurtengo krisia ez dela pandemiaren ostekoaren modukoa. Pandemiak ez zien asko eragin Mondragon taldeko hainbat enpresari; oraingoan, berriz, eragina ez da hain uniformea: «Interes tasen igoera da eredu onena. Laboral Kutxari mesede egiten dio, baina agian autoa edo etxea erosteko gogoak uxatu ditzake, eta horrek beste sektore batzuei eragingo die».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Haurrak tipulak jasotzeko lanetan, Weld Countyn, Coloradon. ©#BARRA_ABILDUA#CHILDLABORCLC / TWITTTER

LANGILE FALTAN, HAURRA LANABES

Maddi Iztueta Olano

Parkeetan topatu dute AEB Ameriketako Estatu Batuek langile faltaren irtenbidea; adingabeak lanean jarri nahi dituzte hainbat estatutan. Besteak beste, Iowan aurkeztutako lege proiektu batek baimenduko luke 14 urtetik gorako haurrek eraikuntzan lan egitea.
Haur migratzaileak Donnan (Texas), AEBetara iritsi berritan. ©DARIO LOPEZ-MILLS / EFE

Ametsen lurra amesgaizto bihurtu da

M.I.O.

Azken urtean 130.000 haur migratzaile iritsi dira beren kabuz AEB Ameriketako Estatu Batuetara. Horietatik bi heren lanean hasten dira iritsi eta berehala.
VWen lantegia, Nafarroako handiena, Iruñean. ©IÑIGO URIZ / FOKU

Enpresen irabazia soldatapekoen errenta halako bi handitu da

Iker Aranburu

Nafarroan, %13,7 handitu zen iaz esplotazio soberakina, eta %6 langileei ordaindutakoa. Nafarroako BPGa %4,3 hazi zen iaz. Ostalaritzaren ekarpena nabarmendu du Nastatek

Auto baten ihes hodia ©JULIAN STRATENSCHULTE (Efe)

Erregai sintetikoak, debekutik kanpo

Jokin Sagarzazu

Bruselak eta Berlinek akordioa lortu dute errekuntza motorra erabiltzen duten autoen debekuaren inguruan. Alemaniak eskatu bezala, 2035. urtetik aurrera erregai sintetikoko autoak salbuetsita geratuko dira.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.