Albistea entzun

AEB

Bost poliziak Tyre Nicholsi eman zioten jipoiaren irudiek haserrea eta protestak eragin dituzte AEBetan

Memphisen bizi zen 29 urteko gazte afro-amerikarra uztailaren 7an geldiarazi zuen Poliziak kontrol batean, bortizki kolpatu zuten, eta hiru egun geroago hil zen ospitalean. Jipoiaren bideo irudiak publiko egin zituzten atzo.

Tyro Nichols, Poliziak hil aurretik, bart zabaldu den bideoaren irudi batean. /
Tyro Nichols, Poliziak hil aurretik, bart zabaldu den bideoaren irudi batean. / Memphisko Udala Tamaina handiagoan ikusi

Jon Ordoñez Garmendia -

2023ko urtarrilak 28

Afro-amerikar baten beste hilketa bat, eta, berriro, Polizia hiltzaile. Memphis hiriko (Tennesse, AEB) agintariek bart eman dituzte ezagutzera urtarrilaren 7an gertatu zenaren irudiak: bost poliziak Tyro Nichols 29 urteko afro-amerikarra jipoitu zuten; eragindako zauri larrien ondorioz, hiru egun geroago hil zen ospitalean. Irudiek berriro asaldatu dute AEBetako gizartearen zati bat, eta berriro atera dira milaka pertsona kalera, Memphisen, Bostonen, New Yorken eta Chicagon, besteak beste, AEBetako Poliziaren arrazakeria eta gehiegikeriak salatzera. Joe Biden presidentea atsekabetuta agertu da: «Suminduta nago, minduta, Nicholsen heriotza eragin zuen jipoiaren bideoa ikusi ondoren».

Bideoan ikusten denez, bost poliziek jipoitzen dute Nichols borrarekin, afro-amerikarrak horiek ere, eta taser pistola bat ere erabiltzen dute. Duela bi aste, Black Lives Matter mugimenduaren sortzaileetako baten lehengusua hil zuen Los Angelesko Poliziak taser pistola batekin. Los Angelesen bezala, urtarrilaren 7ko horretan ere trafiko kontu batekin hasi zen dena. Nichols autoan zegoen, eta handik atera zuten poliziek. Nicholsi bideoan entzuten zaio esaten ez duela ezer egin, eta lasai ageri da. Poliziak, ordea, oso aztoratuta zeuden, eta taser pistolarekin egiten zioten tiro. Nichols ihes egiten saiatu zen, baina harrapatu, eta orduan jipoitu zuten.

Memphisko bost poliziak auzipetu egin dituzte, eta hilketa delitua leporatu diete. Gaur protesta gehiago egotea espero da. Izan diren protesta horietan, manifestariek justiziarik ez dagoela salatu dute. Chicagon, polizia etxearen atarian bildu dira manifestariak, eta polizia hiltzaileak joateko eskatu dute. New Yorken protestak bortitzagoak izan dira, eta manifestariek Poliziaren hainbat ibilgailu kolpatu dituzte. Gutxienez, hiru lagun atxilotu dituzte.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Aleksandr Lukaxenko Bielorrusiako presidentea eta Vladimir Putin Errusiakoa, joan den otsailean, Moskun egin zuten bilera batean. ©VLADIMIR ASTAPKOVICH / EFE

Errusiak iragarri du Bielorrusiara hedatuko dituela arma nuklearrak

Gorka Berasategi Otamendi

Arma nuklearrak ez ugaritzeko nazioarteko konpromisoak beteko dituela nabarmendu du Putinek. AEBek egiten dutenaren pareko neurria dela argudiatu du. Biltegi bat izango du prest uztailerako
 ©JOAN CABASES

«Okupazio baten mende luzaro egonez gero, gorrotoa pizten zaizu»

Joan Cabases

Israelen sorrera ahalbidetu zuen gobernuan egon zen Barag. Ondoren, ordea, irauli egin zuen bere bizimodua eta palestinarrei laguntzen hasi zen. 22 urte daramatza horretan, eta argi du «indarkeria eta mendekuak» ez dutela bakerik eramango Ekialde Hurbilera.
Etxebizitzak eta ibilgailuak, tornadoak hondatuta, AEBetako Rolling Fork herrian. ©@JordanHallWX

Tornado batek gutxienez 26 hildako utzi ditu Mississippin eta Alabaman

Gorka Berasategi Otamendi

Dozenaka dira zaurituak, eta gutxienez lau lagun desagertuta daude. Bilaketa eta erreskate taldeak lanean ari dira goiz-goizetik.

Rahul Gandhiren aldeko protesta isila, atzo, Mumbain. ©DIVYAKANT SOLANKI / EFE

Indiako oposizioburuaren aurkako zigorrek lurrikara politikoa eragin dute

Maddi Iztueta Olano

Lehen ministroaren aurkako difamazio iruzkinak egiteagatik, bi urteko espetxealdira kondenatu dute, eta parlamentuko behe ganberatik bota

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.