Albistea entzun

Sexu identitateari buruzko ikus-entzunezko pieza didaktikoak sortu ditu Naizen elkarteak

Adingabe Transexualen Gurasoen Elkarteak urteroko jaialdia ospatu du, eta ikus-entzunezko bost piezak osatzen duten proiektua aurkeztu dute, baita diseinu berri batekin apaindutako kamisetak ere

Miramonen ospatu dute festa, eta Zientzia eta Teknologia Parkearen eraikin nagusiko aretoa lepo bete dute.
Miramonen ospatu dute festa, eta Zientzia eta Teknologia Parkearen eraikin nagusiko aretoa lepo bete dute. MAIALEN ANDRES/FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Jone Arruabarrena -

2023ko urtarrilak 28

Ume, gazte zein helduak. Guztiek osatutako zurrumurru bat entzun da gaur goizean Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkearen eraikin nagusiaren sarreran. Alaitasuna zerien guztiei: Naizen Adingabe Transexualen Gurasoen Elkartearen zortzigarren jaialdian ospakizun giroa izan da nagusi. Hainbat nobedade ere aurkeztu dituzte ekitaldi nagusian; besteak beste, sexu identitatea eta aniztasuna lantzen dituzten bost bideo didaktiko sortu ditu elkarteak.

Ekitaldi nagusiarekin eman diote hasiera egun osoko egitarauari. Bertsoekin zabaldu zuten Maialen Arzallus eta German Urteagak. «Izan gaitezen / goza dezagun / eta festa has dadila», bertsoak bota zituen Urteagak, eta hasiera eman dio ospakizunari, txalo zaparrada batekin batera. Aitziber Garmendia eta Kepa Errasti aktoreek egin dituzte aurkezle lanak; beraiek dira Naizenek aurkeztu dituzten ikus-entzunezko laburren protagonistak ere, Garazi Urkolarekin batera.

Bideoak bigarren hezkuntzako ikasleei zuzenduta daude, eta sexu identitatearen eta horren aniztasunaren ingurukoak izango dira. Guztira, bost ikus-entzunezko sortu dituzte, eta lehenengo pieza estreinatu zuten ekitaldian: Sexu-ezaugarriak. Gainontzekoak Naizenen sare sozialetan zabalduko dituzte banan-banan, otsailean zehar, astelehenetan.

Elkarteak ateratako kamiseta berriak ere aurkeztu dituzte. Lehiaketa bat martxan jarri zuten duela hilabete batzuk, Eman begi leloarekin, kamiseta horien diseinuan parte hartzeko, eta irabazlearen berri eman zuten atzo. Enara Condek jaso zuen saria, ilargiaren faseak koloretako begien bidez irudikatzen zituen diseinuagatik. «Ilargia lekuz aldatzen doa, eta lekualdatze horrekin ikuspuntu berriak sortu daitezke, besteei begiratzeko», adierazi du Condek. Hain zuzen, elkarteko kideek adierazi dute begirada horietan jarri nahi izan dutela indarra kamisetaren leloarekin: «Begiratu nazazu, kontuan eduki nazazu. Eman zure begirada».

Zortzi urteko ibilbidea

Zortzi familiek sortu zuten elkartea; duela zortzi urteko martxoaren 8 batez. Ibilbide osoaren errepasoa egin du Aingeru Mayor Naizeneko kideak: «Elkartea sortu genuenean haurtzaroko transexualitateari buruz ez zegoen ezagutzarik, baina hori aldatzea erabaki genuen. Mundua aldatzea. Zortzi familiarekin hasi genuen elkartea, eta orain 300 baino gehiago gara. Lortu dugu jendarteak ikustea zakila duten neskatoak eta alua duten mutikoak badaudela».

Besteak beste, bide horretan egindako lorpenak ekarri ditu gogora Mayorrek: Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroan transexualen eskubideen alde egindako legeen erreformak, eskubide horien aldeko «batasun politikoa», pertsona transexualen osasun artan hobekuntzak edo eragile ezberdinek adingabe transexualen eskubideen alde erakutsitako babesa. Lorpen horiek izendatu ondoren, ondorio argi bat atera du: «Haur transexualek eta horien familiek inoiz ez dute oraingoa baino egoera sozial hoberik izan».

Hala ere, gehitu du «asko» daukatela egiteko oraindik. Besteak beste, «2012ko legearen erreforma, pertsona transexualentzako lehen arreta hobetzea edo profesionalei arlo horretan formakuntza ematea» izango dira elkartearen erronka nagusiak aurten, Mayorrek azaldu duenez. Ekai Lersundi ere omendu nahi izan dute ekitaldian; mutil transexuala zen Lersundi, eta bere buruaz beste egin zuen 2018. urtean. Eszenatokira igo dira haren gurasoak, eta Txoriak txori abestu dute, areto guztiarekin batera.

Elkarteak sortu duen bideoklip berriaren aurkezpenarekin itxi dute ekitaldi nagusia; Kai Nakai eta ETSko Iñigo Etxezarretak sortu dute abestia, eta elkarteko gazteek hartu dute parte ikus-entzunezkoan. Martxoaren 3an estreinatuko dela iragarri dute.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

UEMAko herrietarako udalen ordezkariak, atzo, Azpeitian. ©JON URBE / FOKU

UEMAk egiturazko neurriak eskatu ditu euskararen erabilera sustatzeko

Irati Urdalleta Lete

Ehun herriko langa gainditu du, beste lau herri onartuta: Arrankudiaga, Arruazu, Doneztebe eta Etxebarria. UEMAk Euskal Herri euskaldunaren orubeak sendotzeko konpromisoa hartu du
Hezkuntza Plazara elkarteko ordezkariak, atzo, Donostian eginiko agerraldian. ©IDOIA ZABALETA / FOKU

«Plan pilotu bat» galdegin dute, euskal hezkuntza sistemaren bidean

Ion Orzaiz

Hezkuntza Plazara-k elkarlana sustatuko du, hezkuntza proiektua, euskalduntzea eta euskal curriculuma bilduko dituen bide orria lantzeko
Ekitaldia atzo, Azpeitian. ©GOTZON ARANBURU / FOKU

Pasaiako segada argitzeko eskea egingo diote Jaurlaritzari

Gurutze Izagirre Intxauspe

Biktimen senideek sumina adierazi dute «hiru urteko lana lapurtu dietelako». Etzi, sarraskian parte hartu zuten polizietako bat identifikatzeko proba egingo dute auzitegian
Immigrazio lege proposamen berriaren aurkako afixa itsatsi zuten Baionako herriko etxe aitzinean. ©GUILLAUME FAUVEAU

Dozenaka lagun bildu dira Baionan immigrazio lege berriaren aurka

Garazi Aduriz Zuñeda

Legeak ukango lituzkeen ondorioen berri eman, eta zakarrontzi batera bota dituzte. Migrazio politika duin bat» ukan dute aldarri

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.