Albistea entzun

politika

Odon Elorzak dimisioa eman du diputatu gisa

Donostiako alkate ohiak aitortu du PSOEko zuzendaritzarekin «desadostasunak» saihesteko hartu duela erabakia. 11 urte egin ditu Espainiako Kongresuan.

Odon Elorza, 2021eko urtarrilaren 22an egindako agerraldi batean.
Odon Elorza, 2021eko urtarrilaren 22an egindako agerraldi batean. Gorka Rubio / Foku Tamaina handiagoan ikusi

Jon O. Urain -

2023ko urtarrilak 30

Odon Elorza PSE-EEko diputatuak dimisioa aurkeztu du, bere alderdiko zuzendaritzarekin «desadostasunik» ez izateko: «Nire ideiak jada ez dira erabilgarriak talde parlamentarioan». Maria Luisa Garcia Gurrutxagak ordezkatuko du karguan.

Espainiako Kongresuan 11 urte egin ditu Elorzak. Hogei urtez izan zen Donostiako alkate, eta 2011ko udal hauteskundeetan galdu zuen alkatetza. Urte hartatik zegoen Espainiako Kongresuan, Gipuzkoako diputatu gisa. Gaur, bere talde parlamentarioko kideei bidalitako gutun baten bidez eman du dimisioa aurkezteko erabakiaren berri. Elorzak nabarmendu du bere pausoa alderdiarekiko «leialtasun» ariketa bat dela, eta babesa azaldu dio «ezkerreko koalizioko gobernuari» eskuinaren aurrean.

Elorzak behin baino gehiagotan hautsi du PSOEk emandako boto irizpidea kongresuan; esaterako, 2021eko azaroan, ez zuen babestu Enrique Arnaldo Espainiako Auzitegi Konstituzionaleko magistratuaren izendapena. PSOEk bere araudian horrelako kasuetarako jasoa duen zigorrik handiena jarri zion: 600 euroko isuna.

Gainera, joan den udazkenean ere albiste izan zen Elorza, ezustean, bere burua Donostiako alkatetzarako hautagai gisa aurkeztuta PSE-EEren primarioetan. Kritiko azaldu zen EAJk eta PSE-EEk osatutako udal gobernuarekin; «batzuen autokonplazentziak» eta «besteen zalantzak» kezkatzen dutela esan zuen, eta azpimarratu Donostiak «lidergoa» behar duela. Primarioak Marisol Garmendiak irabazi zituen, militanteen botoen %66 eskuratuta, baina Elorzak adierazi zuen botoa «bideratzeko eta mediatizatzeko» estrategia bat egon zela, alderdiaren estatutuen kontrakoa dena, eta salaketa jarri zuen berme batzordean.

Dimisioa aurkeztuta, Gipuzkoako PSE-EEk eskerrak eman dizkio Elorzari bere jardun politiko eta instituzionalarengatik.

Haren ordezkoa, Garcia Gurrutxaga, Eskola Kontseiluko presidente ohia da, eta Donostiako Udalean zinegotzi izana. Otsailaren 7ko osoko bilkuran hartuko du diputatu akta.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Armendariz, Zaballatik atera berri. ©Etxerat

Aske geratu da Iñaki Armendariz euskal presoa

Berria

25 urteko zigorra osorik beteta atera da Zaballako kartzelatik.

Foro Sozialak Donostian egindako azken jardunaldiaren aurreko argazki ekitaldia, atzo. ©GORKA RUBIO / FOKU

Presoen gizarteratzea «galaraziko ez duen lobbya»

Xabier Martin

Aitzol Aslak dio Auzitegi Nazionalak «moteldu» egin duela presoen prozesua. Txemi Perezen ustez, gizartea «beheko kanpalekuan» da jada

Sebas Gurtubai Darocako (Espainia) espetxetik irten berritan ©Etxerat

Sebas Gurtubai eta Zigor Blanco aske geratu dira, hogei urteko espetxealdia beteta

Berria

Zigorraren hiru laurdenak aspaldi beteta zituzten bi presoek, baina osorik bete dute espetxe zigorra. Darocako (Espainia) espetxetik atera da Gurtubai, eta Basaurikotik (Bizkaia) Blanco.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.