Ezbeharra
Hilda topatu dute Loiun galduriko emakumea
Igandetik ari ziren 78 urteko andrearen bila.

Igandean eman zuten abisua senideek. 78 urteko emakumea autobus batera igo zen Santurtzin (Bizkaia), eta Loiun (Bizkaia) jaitsi zen. Geroztik ez zegoen haren berririk, eta azken orduetan haren bila ibili dira larrialdi zerbitzuak.
Azkenean, herritar batek aurkitu du hilotza, Loiuko landa eremu batean.
Gorpua aztertzen ari dira, zergatik hil den argitzeko.
Gaiak
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.