Albistea entzun

Bakarrizketak

Etxetik mugitu gabe, 'Nekatutak' bakarrizketaz gozatu dute Eibarren

'Nekatutak' bakarrizketaren bi emanaldi inprobisatu zituen Antton Telleriak joan den asteburuan, Eibarren. Non, eta etxebizitza bateko egongela batean eta eraikin bateko zabaltzan.

Antton Telleria 'Nekatutak' bakarrizketa eskaintzen, Eibarren.
Antton Telleria 'Nekatutak' bakarrizketa eskaintzen, Eibarren. @Xordy Tamaina handiagoan ikusi

Julen Otaegi Leonet -

2023ko otsailak 27

Eibarko pisu batean gertatutakoa joan den larunbatean: 30 lagun inguru egongela batean, balkoira ematen duen atera begira. Bitartean, pertsona bat dago kanpoan, bere izena noiz deituko zain. «Antton Telleria». Atea ireki eta jendea txaloka hasi zaio. Egongela hori «antzoki» bihurtu du Antton Telleria bakarlariak, emanaldi batez baino ez.

Duela pare bat aste hasi zen dena: «Norbaitek utziko dit etxe bat Eibarren, Nekatutak bertan egiteko?». Izan ere, bakarrizketa bere azkenera iristear da. Martxoaren 4an eskainiko ditu azken bi emanaldiak, Donostiako Antzoki Zaharrean —aspalditik daude sarrera guztiak salduta; iragarri eta aste eta erdian amaitu ziren—. Egun hori iritsi bitartean, Telleriak ez du bi aldiz pentsatu: «Kotxea kargatu eta martxa». Asteburuan ekin zion Tolosatik, jaioterritik Eibarrerako bideari. Bi emanaldi eskaini zituen larunbatean. Baga, 12:30ean, pisu bateko egongelan; biga, 18:00etan, eraikin bateko zabaltzan.

Nekatutak bakarrizketa egitera joan zen, baina zerbait berriarekin: bost txiste, Eibarri buruz. «Lehenbizikoa: gaur gaua pasatzeko hotel bat hartu dut Eibarren. Bigarren txistea...». Topikoen artean, topikoenera jo zuen horietako batekin: «Hiru siglak osatzen dute Eibar izena. E: ederra. I: ikusgarria. BAR: barkatu, broma da». Hau da, herri «itsusia» dela: «Haserrerako motibo izan zitekeen, baina jendeak ulertu du asmoa ez dela haserrea eragitea, elkarrekin barre egitea baizik», adierazi du Telleriak.

Hemen, emanaldien kronika bideoa eta gainontzeko txisteak:

Amaiera

Duela bi urte estreinatu zuen Antton Telleriak Nekatutak bakarrizketa, eta bere burua, bakarrizketalari gisa. Bi urteren ostean, nekatuta ala ez, azkenera heldu da emanaldia, Donostian eskainiko dituen bi saioekin. Hain justu, azken saioa «kapturatu» nahi du Telleriak: «Uste dut euskaraz egiten den stand-up komediari balio bat emateko modu bat dela. Atzetik datozenek izan ditzaten erreferentziak eta ikus dezaten gauza txukunak ere egiten direla euskaraz komediaren arloan».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Zenbait erakundetako ordezkariak, atzo, Bilboko Arriaga antzokian, <em>Kristalezko begi bat</em> liburuaren irakurraldi jarraituaren aurkezpenean. ©OSKAR MATXIN EDESA / FOKU

Autobiografia bat, ahots gora

Olatz Enzunza Mallona

Miren Agur Meaberen 'Kristalezko begi bat' liburuaren irakurraldi publikoa egingo dute Bilbon
 ©RON KROON / ANEFO

Ahots leun baten ibilbide arrakastatsua

Miren Mujika Telleria

Abeslari brasildarra bossa novaren ikur nagusietako bat izan zen, eta mundu osoan egin zen ezagun 1960ko hamarkadaren hasieran 'Garota de Ipanema' kantuaren ingelesezko bertsioarekin.
Angeles Cruz zinemagilea. ©ZINEGOAK

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...