Albistea entzun

Kirola

Erremonte txapelketa


Berria Erremonte Txapelketa

Lesioek baldintzatu dute Berria Txapelketako bigarren jardunaldia

Berria Txapelketan ezohiko jardunaldia izan zen, bi partidak bertan behera geratu baitziren bi lesioengatik.

Irazuk ezin izan du partida amaitu Zubiriren lesioaren ondorioz.
Irazuk ezin izan du partida amaitu Zubiriren lesioaren ondorioz. Maialen Andres Tamaina handiagoan ikusi

Iñigo Goñi Iradi -

2023ko martxoak 11 21:12

Berria Txapelketan ezohiko jardunaldia izan zen, bi partidak bertan behera geratu baitziren bi lesioengatik. Lehen partidan Irazu eta Zubiri 3-4 galtzen ari ziren Zubiri errebote batean lesionatu zenean eta ondorioz gorriek 3-35 galdu zuten. Horrela, urdinak lau punturekin sailkatuta daude finalerdietara, gorriek puntu bat gutxiagorekin bukatu zuten eta azken jardunaldian Loitegi eta Eskuderoren aurka jokatu beharko dute sailkapena. Zubiriko bilakaera ikusi beharko da.

Berria Txapelketako bigarren partida ez zen jokatu. Urrutia II.a, partidaren aurretik egindako bihurritu baten ondorioz, ez zen kantxaratu eta horrela 35-0 bukatu zen partida Gurrutxaga eta Zalduaren aurka. Urrutiak eta Apezetxeak puntu negatiboa dute eta azken jardunaldian Goikoetxea eta Aiestaranen aurka jokatuko dute sailkapena. Irabazten badute sailkatuko dira, baina Urrutia sendatzen den ikusi behar da.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Sebastian Coe World Athleticseko presidentea, iaz. ©Erik S. Lesser / EFE

Munduko Atletismo Federazioak debekatu egin die emakume transei nazioarteko lehiaketetan parte hartzea

Julen Otaegi Leonet

Emakumezkoen lehiaketak «babesteko» erabakia dela dio Sebastian Coe federazioko presidenteak; emakume transek zein sexu garapen desberdina duten kirolariak ezingo dute lehiatu nazioartean baldintza batzuk bete ezean.

 ©YOAN VALAT / EFE

Jonas Vingegaard izango da izar nagusia Itzulian

Beñat Mujika Telleria

Tourreko azken garailea Euskal Herriko errepideetan izango da. Daniel Felipe Martinez iazkoa berritzen ahaleginduko da. Mikel Landa, Peio Bilbao eta Ion Izagirre ere ariko dira.

Darius Thompson eta Yakuba Ouattara baloia heldu nahian. ©DAVID AGUILAR / EFE

Gaur hasiko da Baskoniaren azken esprinta Euroligako kanporaketetan sartzeko

Beñat Mujika Telleria

Gaur hasiko da Baskoniaren azken esprinta Euroligako kanporaketetan sartzeko bidean. Nahiz eta sasoi hasieran helburutzat ez hartu, arabarrek eskura dute kanporaketetan aritzea, baina zenbait arlotan hobetu beharko dute horretarako.

Aurrean, Ane Elexpuru; atzean, ezker-eskuin, Jone Amezaga eta Sara Ortega. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Belaunaldi berri baten hiru ertz

Ainara Arratibel Gascon

Athleticeko harrobiko harribitxietako hiru dira Sara Ortega, Ane Elexpuru eta Jone Amezaga. Bigarren taldeko fitxa duten arren, dagoeneko utzi dute arrastoa lehen taldean. Zelaian erakutsi ohi duten naturaltasuna dute handik kanpo.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.