Albistea entzun

Zinema

'El polvo ya no nubla nuestros ojos' filma izan da garaile Ikuspuntu jaialdian

Comes Chahbazianek lortu du zuzendari onenaren saria, Notre village filmarengatik. Sharon Lockharten Eventide filmari eman diote laburrik onenaren saria.

Colectivo Silencioko kide saridunak, gaur, Iruñean.
Colectivo Silencioko kide saridunak, gaur, Iruñean. Jagoba Manterola / Foku Tamaina handiagoan ikusi

Andoni Imaz -

2023ko apirilak 1

Iraganaren kontakizunak eta haien irakurketa politikoak nabarmen ageri dira Ikuspuntu zinema jaialdian saritu dituzten lan askotan. Hasteko, sari nagusiak irabazi dituzten bi filmetan. Colectivo Silencioren El polvo ya no nubla nuestros ojos lanak eskuratu du film onenaren sari nagusia: Peruko borroka historikoen oroitzapen multzo bat du oinarrian. Zuzendaririk onenaren Jean Vigo saria, berriz, Comes Chahbaziani eman diote, Notre village lanagatik: Karabakh Garaiko gerra du hizpide, 1990eko urteetako borrokaren oihartzun gisa ulertuta. Gaur banatu dituzte XVII. Ikuspuntu Nafarroako Zinema Dokumentalaren Nazioarteko Jaialdiko sariak, Iruñean.

Angel Santos Touza, Hama Haruka eta Marcos Uzal epaimahai ofizialeko kideek Sharon Lockharten Eventide filmari eman diote laburrik onenaren saria. Honela azaldu dute: «30 minutuko plano bakar bat da, bikaina bezain misteriotsua, hedatu egiten baititu naturaren ederra (zerua, itsasoa, lurra, landaretza...) eta zinemaren funtsa: argia eta iluna, denbora eta espazioa».

Atzoko eta gaurko krisiak

Alassane Diago zinemagilearen Maayo Wonaa Keerol lanak irabazi du ikusleen sari berezia; 1989an Senegal ibaiaren bi aldeetan gertatutako sarraskiei buruzkoa da. Gazte epaimahaiak Lydie Wisshaupt-Claudelen Éclaireuses filma saritu du, Bruselako erdigunean eskolatu gabeko haurrak hartzen dituen zentro baten inguruko lan «sutsuki politiko» bat. Kontatu dute gai dela ikuslea «etengabe harritzeko», eta «gaur egungo krisari aurre egiteko adibide bat» erakusten duela. Epaimahai horrek aipamen berezi bat egin dio, era berean, Julius Richard Tamayoren Apocalipsis 20 21 22 filmari.

X Films sailean, jaialdiak hiru egile gonbidatzen ditu Nafarroan dokumental saiakera baten proiektua aurkeztu eta filmatu dezaten. Epaimahaiak (Marian Fernandez Pascal, Ramiro Ledo eta Gloria Vilches) Anna Lopez Lunaren Tránsitos hautatu du.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Iruñeko Gazteluko plaza, 2022ko uztailaren 6an, Carlos Jean DJa ari zelarik. ©Rodrigo Jimenez, EFE

Merina Gris, Olaia Inziarte, Skabidean eta ETS Iruñeko sanferminetan arituko dira

Uxue Rey Gorraiz

Uztailaren 6tik 13ra izanen diren kontzertuak iragarri ditu Iruñeko Udalak: kontzertuak Gazteluko plazan eta Konpainia plazan izanen dira. Foruen plazan DJak ariko dira, arratsaldez eta gauez.

Josu Penades idazlea, atzo, Donostian, eleberria eskuetan duela. ©JON URBE / FOKU

Egarriak asetzeko hiru motibo

Naroa Torralba Rodriguez

Josu Penadesen 'Egarria' eleberria eman du Alberdaniak. Aita-seme batzuk ditu protagonista
 ©JON URBE / FOKU

«Tokiko zinema bat pentsatzeak mesede egingo luke»

Andoni Imaz

Zinemaren industriatik aparte dabil Costa eroso, eta bide horren balioa defendatzen du, autore zinema «ustelaren» aurrean. Miresten dituen zinemagileak ekartzen ditu ahotara maiz: «Poesia galtzen ari da».
Maïwenn zinema zuzendaria, duela bi aste, Cannesen. ©MOHAMMED BADRA / EFE

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...