Indarkeria matxista
Bi gizon atxilotu dituzte Urduñako festetan sexu erasoak egiteagatik
Hainbat emakumek salatu dute ukituak egin dizkietela, eta horren ondorioz atxilotu ditu Ertzaintzak.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Ertzaintzak bi lagun atxilotu zituen bart Urduñako (Bizkaia) festetan, gauerdia baino lehentxeago. Hainbat emakumek salatu zuten ukituak egin zizkietela, eta haien egileak izateagatik atxilotu zituzten bi gizonak.
Sexu erasoak egitea egozten diete biei.
Horrez gain, toki berean, Ertzaintzak beste bi lagun ere atxilotu zituen, sakelako telefonoak lapurtzen harrapatu zituztelako.

Gaiak
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.