Albistea entzun

Zinema

Dock of The Bay jaialdiak 'Rock Chicks. I'm Not Female to You' dokumentala saritu du

Ilina Bathiaren 'The Color Orange' lanak film laburrik onenaren saria jaso du, eta Arriguren 'Esna kanta'-k, berriz, epaimahaiaren aipamen berezia

'Rock Chicks. I'm Not Female to You' filmeko irudi bat.
'Rock Chicks. I'm Not Female to You' filmeko irudi bat. Berria Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2023ko maiatzak 8 12:01

Marita Stockerren Rock Chicks. I'm Not Female to You filmak jaso du musika dokumentalik onenaren saria Donostiako Dock of The Bay jaialdian. Christina Rosenvingek, Dario Oliverak eta Lur Olaizolak osatutako epaimahaiak azaldu duenez, filmak «rock musika sortu zuten hainbat emakume figura» erakusten ditu, «eta bere bokazio artistikoari jarraitzea aukeratzen duen emakumeari laguntzen diola dirudien narrazio tragiko klasikotik aldentzen da». Filmak 1950eko hamarkadan rockaren bidea urratu zuten hainbat emakume ekartzen ditu lehen planora: Memphis Minnie, Big Mama Thornton, Sister Rosetta...

Film laburren atalean, berriz, Ilina Bathiaren The Color Orange lana izan da garaile.

Epaimahaiak aipamen berezia egin dio palmaresean Arriguren Esna kanta filmari. Eñaut Elorrietak Fantasia diskorako idatzitako Esna kanta abestiaren sormen prozesuan arakatzen du film labur horrek.

Publikoak ere bere sariak ematen ditu Dock of The Bay jaialdian. Film luzerik onenaren saria Cesar Martinezen La importancia de llamarse Ernesto y la gilipollez de llamarse Eric-i eman dio, eta film laburrik onenarena, berriz, Jon Martijaren PVC eta aluminiozko zatitxoak lanari. The Window Ventanas euskal musika taldeak 1993an Suitzan egin zuen biraren berri ematen du lan horrek.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

<b>Joachim Lafosse zuzendaria —ezkerretik bigarrena— eta <em>Un silence</em> filmeko aktoreak, atzo.</b> ©JAGOBA MANTEROLA / FOKU

Lotsak eraginiko isiltasuna

Mikel Lizarralde Ainhoa Sarasola

Pedofiliaren gaiari heldu dio Joachim Lafossek 'Un silence' filmean. 'La práctica' eta 'MMXX' lanak ere aurkeztu dituzte Urrezko Maskorra irabazteko lehiaketan
'The Killer' filmeko irudi bat. ©Donostiko Zinemaldia

David Fincherren 'The Killer' izanen da emanaldi sorpresako filma

Berria

Larunbatean emanen dute, Viktoria Eugenia antzokian. Filmeko argazki zuzendari Erik Messerschmidtek aurkeztuko du.

 ©MAIALEN ANDRES / FOKU

«Umiltasun osoz diot, baina uste dut aktore jaio nintzela»

Jone Bastida Alzuru

Sagarzazu 1976an aritu zen aurrenekoz zineman, Juanmi Gutierrezek 'Balantzatxoa' antzezlana egokitu zuenean, eta, ordutik, 40 urteko ibilbide oparoa egin du aktore donostiarrak. Haren lana aitortu eta omenduko dute Zinemira sariarekin.

Godarden <em>Film annonce du film qui n'existera jamais: 'Drôles de guerres'</em>. ©BERRIA

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...