Albistea entzun

Ikus-entzunezkoak

Torturaren inguruko 'Karpeta urdinak' dokumentalak publikoaren saria irabazi du Documenta Madrid jaialdian

Ander Iriarte zuzendariak eskerrak eman dizkie Madrilgo ikusleei, ikus-entzunezkoak izan duen harreragatik: «Milaka eta milaka torturaturi esan diezue sinisten diezuela».

Dokumentalaren ekoizleak, Madrilen, pasa den asteburuan.
Dokumentalaren ekoizleak, Madrilen, pasa den asteburuan. @karpetaurdinak Tamaina handiagoan ikusi

Paulo Ostolaza -

2023ko maiatzak 9 13:17

«Bake prozesuan gauden honetan, bestearen mina aitortzeko lekua utzi behar da. Ez dakit lehen aldia den, baina Madrilgo ikusleek —eta hori, sinbolikoki, asko da— milaka eta milaka torturaturi esan diezue mina aitortzen diezuela, sinisten diezuela. Eta hori oso garrantzitsua da, eskerrik asko». Ander Iriarte zinemagileak (Oiartzun, Gipuzkoa, 1986) horrela amaitu du Documenta Madrid jaialdiko sari banaketan eman duen hitzaldia. Publikoaren saria jaso du Iriartek zuzendu eta ekoitzitako Karpeta urdinak dokumentalak.

Torturaren inguruko dokumental horrek 113 minutu irauten du, eta Pako Etxeberriak Eusko Jaurlaritzarentzat zuzendu zuen txostenean dago oinarrituta. Joan den irailean estreinatu zuten, Donostiako Zinemaldian. Lana Mirokutanarekin ekoitzi zuen Iriartek, Gastibeltza Filmak-ekin batera.

Estreinaldiaren egunean BERRIAri azaldu zionez, «konbentzituak ez daudenek begiak irekitzea» zen bere nahia, eta Madrilen eman duen hitzaldian ere horretan egin du azpimarra. Dokumentala egiteko ehun protokolo baino gehiago irakurri eta ikusi zituen. Zuzenean ez zuen torturaturik elkarrizketatu, baina ikerketaren material originala erabili zuten: «Elkarrizketa horiek psikologoek, psikiatrek, antropologoek eta auzi medikuek egin dituzte», azaldu zuen.

Iriarteren aita torturatua izan zen, eta ageri da ikus-entzunezkoan. Besteak beste, Ertzaintzako agenteek egindako torturak ere aipatzen dira.

Documenta Madridekoa ez da Karpeta urdinak lanak jaso duen lehen aitortza. Azken hilabeteetan, nazioarteko hainbat jaialditan ikusi ahal izan da dokumentala, eta jardun hori herriz herriko emanaldiekin uztartzen dabiltza ekoizleak. Hurrengo emanaldiak Zornotzan (Bizkaia), Valentzian (Herrialde Katalanak) eta Azpeitian (Gipuzkoa) izango dira.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

Bost hilabete iraun ditu gidoilarien grebak. / ©Etienne Laurent / EFE

Hollywoodeko gidoilariak aurreakordio batera iritsi dira

Isabel Jaurena

Akordioa onartzen duten ala ez erabakitzeko bozketa eginen dute bihar, eta 11.500 gidoilarik bozkatuko dute. Bitartean, WGA sindikatuak adierazi du inor ezin dela lanera itzuli. Aktoreak greban daude oraindik ere.

 ©JAGOBA MANTEROLA/ FOKU

«Zer falta zen emakumeak ez zeudelako kameren atzean?»

Itziar Ugarte Irizar

Euskal emakume zinemagileen lanaren gaineko zeharkaldi bat osatu dute Gaztelumendik eta Zufiak 'Arnasa betean' dokumentalean. Euskal Zinemaren galan estreinatuko dute, asteartean.

<b>Christos Nikou zuzendaria, atzo, Donostian.</b> ©IDOIA ZABALETA / FOKU

Maitemina ehunekotan

Mikel Lizarralde - Ainhoa Sarasola

'Fingernails' aurkeztu du Christos Nikouk lehiara, eta 'Kalak' Isabella Eklofek. 'They Shot The Piano Player' animaziozko filma, berriz, lehiaz kanpo erakutsi dute

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...