Faxismoa

Voxen ekitaldiaren aurkako protestak egin dituzte Gasteizen eta Iruñean

Gasteizen, Ertzaintzak Ramon y Cajal kalea itxi zuen, baina ekitaldia egin den hotelera bertaratu dira manifestariak, «faxistak kanpora!» oihu artean. Ez da istilurik izan.

Vox-eko kide bat, Ertzaintzak babestuta, atzo, Gasteizen. DAVID AGUILAR / EFE
Paulo Ostolaza.
2023ko maiatzaren 14a
10:36
Entzun

Udal eta foru hauteskundeetarako kanpainan ere ari da zeresana ematen Vox. Alderdi faxistak ekitaldi bat egin zuen bart Gasteizen, eta beste bat egin du gaur iluntzean Iruñean. Atzo hainbat lagunek egin zuten protesta Santiago Abascalen alderdiaren aurka, eta gaurko ere zabaldu dute haiei aurre egiteko deialdia. Bi ekitaldietan hartu du parte alderdiko buruak.

Gasteizen, NH Canciller Ayala hotelaren parean egin zuten protesta, 20:15 aldera hasita —20:30ean zen ekitaldia—. Aurretik, Ertzaintzak itxia zuen kale osoa. Tentsioa nabaria izan zen hainbat minutuz: hainbat lagunek, hoteleko sarreratik, Espainiako banderak eta Voxen ikurrak astindu zituzten, eta manifestariek «faxistak kanpora», «alde hemendik, utzi bakean» eta «Polizia gabe ez zarete inor» oihuekin erantzun zieten.

Voxeko kide bat, atzo, manifestariak agurtzen.David Aguilar / EFE

Gaur iluntzean antzeko zerbait gertatu da Iruñean. NH Iruña Park hotelean izan da Abascalen eta bere alderdikideen ekitaldia, 20:00etan, eta deialdi bat zabaldu dute 19:30erako, Faxismoaren aurrean antolakuntza komunista lelopean. Atzo Gasteizen entzun zirenen antzeko oihuak entzun dira han ere.

Bi egunetan handia izan da Poliziaren presentzia, baina ez da istilurik izan.

Santiago Abascal, atzo, Gasteizko ekitaldian.David Aguilar / EFE

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.