Albistea entzun

Kemal Kiliçdaroglu

Oposizioburu bilakatutako ekonomialaria

 

Arantxa Elizegi Egilegor -

2023ko maiatzak 26 13:36

Turkiako CHP Herriaren Alderdi Errepublikanoko buru Kemal Kiliçdaroglu ez da hasiberria politikan. Gazi Unibertsitatean Ekonomia eta Merkataritza Ikasketak egin zituen, eta 2002an agertu zen lehen aldiz politikako lehen lerroan, AKP Justizia eta Garapenaren Aldeko Alderdiko buru Recep Tayyip Erdoganek aurrenekoz parlamenturako hauteskundeak irabazi zituenean. Istanbulerako alkateorde izateko aurkeztu zen ordu hartan Kiliçdaroglu, CHPren zerrendetan. Zortzi urte geroago, 2010ean, alderdiko idazkari nagusi izendatu zuten.

Baina Kiliçdarogluren irudiak ez du zerikusirik egungo estatuburuarenarekin, eta irudi horretatik urruntzen ahalegindu dira behintzat kanpainan. Seiko Mahaia deituriko aliantzako hautagaia gorbatarik eta jakarik gabe agertu izan da, eta, maiz, bere etxean bertan grabatutako bideoetan, hautesleengana gerturatzeko ahaleginean.

Ordea, alderdi eta kolore askoko aliantza da harena, eta ez da erraza batasun irudiari eustea, boterea horren gertu ikusita barne gatazkak lehertzen direnean. Horrez gain, alevia da Kiliçdaroglu —gutxiengoa dira horiek musulmanen artean—, eta sekularra, eta horrek mesfidantza sortzen du Turkian gehiengoa diren musulman suniten artean.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.