Indarkeria matxista

Adingabeak galbideratzea eta sexu erasoak egitea egotzita, gizon bat atxilotu dute Gasteizen

25 urte ditu gizonak, eta Udaltzaingoak astelehenean atxilotu zuen. Gasteizko Adurtza auzoan adingabeekin geratzea eta diruaren truke haiei sexu erasoak egitea leporatzen diote.

Indarkeria matxistaren aurkako elkarretaratze bat. MONIKA DEL VALLE/ FOKU
Edurne Begiristain.
2023ko maiatzaren 31
14:04
Entzun

Gasteizko Udaltzaingoak 25 urteko gizon bat atxilotu zuen astelehenean, adingabeak galbideratzea eta sexu erasoak egitea leporatuta. Poliziak astelehenean bertan abiatu zuen ikerketa, eta egunean bertan atxilotu zuen ustezko erasotzailea. 092 telefonoan dei bat jaso zuen, eta ohartarazi zioten gizon bat sexu topaketak egiten ari zela adingabeekin Adurtza auzoko parke batean. Poliziak emandako informazioaren arabera, atxilotuak –eremu horretan bizi da– parkeko jolas eta kirol eremuetako erabiltzaile diren adingabeen konfiantza bereganatzen zuen, eta, diruaren truke, sexu erasoak egiten zizkien.

Deiari eta herritarren laguntzari esker, udaltzainek inguru horretan aurkitu zuten ustezko erasotzailea, eta atxilotu egin zuten. Bi biktima ere aurkitu zituzten, eta, gurasoen laguntzaz, salaketa jarri zuten Udaltzaingoaren Agirrelandako polizia etxean.

Udaltzaingoak atxilotuaren etxea arakatu eta ikuskatu zuen atzo, eta gaur utziko dute epailearen esku. Bitartean, ikerketa zabalik dago.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.