Energia berriztagarriak

Aiaraldean beste parke eoliko bi egiteko baimena eskatu du enpresa batek

Hamabi haize errota ipiniko dituzte, eta 2.000 hektareatik gora erabili, Alea-k eta Aiaraldea.eus-ek argitaratu dutenez.

Elgeako haize erroten artxibo irudia. JON HAITZ LEGARRETA
2023ko maiatzaren 31
15:04
Entzun

Laudioko, Amurrioko, Orozkoko eta Aiarako lurretan parke eoliko bi egiteko eskaera egin du Ferosca Wind SL enpresak. Astelehenean argitaratu zen EAEko aldizkari ofizialean, eta, ordutik, 20 eguneko epea zabaldu da helegiteak ipintzeko. Epe horretan, pertsona fisiko eta juridikoak aurkez daitezke baldin eta asmoa badute eremu horretan proiekturen bat aurrera ateratzeko.

27 megawatteko potentzia gordineko hamabi haize errota ipini nahi dituzte: sei parke bakoitzean. Ferosca I eta Ferosca II izango dute izena parkeek, eta 2.000 hektareatik gora erabiliko dituzte horietarako.

Alea-k eta Aiaraldea.eus-ek argitaratu dutenez, Aiaraldeko Mendiak Bizirik plataformak salatu du Arabako Foru Aldundiak hauteskundeen ostera arte itxaron duela proiektuaren berri emateko, «kanpainan ez esateko». «Ez guk ez udalek ez dakigu ezer, eta hogei egun baino ez daude helegiteak aurkezteko», salatu dutenez, eta herritarrek eta udalek halako erabakietan eragiteko ahalmen urria daukatela adierazi dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.