ELAk elkarretaratze isila egin du gaur, Bilbon Epaitegi Jauregiaren aurrean, Batasunaren kontrako operazioa salatzeko, Abertzale eta langile garelako, ez gaude ados lelopean. "Zapatero hau da, egiten ari dena da, pasa den astean egin zuena", esan du Jose Elorrieta ELAren idazkari nagusiak. "Eta botere judiziala tresna baino ez da izan operazioa justifikatzeko". 200 bat lagun bildu dira elkarretaratzean.
Batasuna erakundea Euskal Herrian "normalizazio politikoa lortzeko ezinbesteko eragilea" dela iritzi dio Elorrietak, "baina herri honen zati garrantzitsu baten adierazpen politikoa eragozten ari dira".
ELAk elkarretaratzea egin du operazioa salatzeko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu