Atletismoa

Dopatu zela aitortuta, Sidneyko dominak itzuli ditu Marion Jonesek

 

Berria -

2007ko urriak 9
2000. urteko Olinpiar Jokoetan, Sidneyn, irabazitako bost dominak itzuli ditu Marion Jones atleta estatubatuarrak. Joan den ostiralean, dopatu egin zela aitortu zuen Jonesek, eta haren abokatu Henry DePippok agertu duenez, dagoeneko itzuli ditu dominak. Hala ere, ez du zehaztu noiz eta non itzuli dituen. Olinpiar Joko haietan urrezko hiru domina (100 metro, 200 metro eta 4x400 metro erreleboetan) eta brontzezko bi (luzerako jauzia eta 4x100 metro erreleboetan) irabazi zituen. Jonesen iragarpenak azken 8 urteetako atletismo lehiaketetako palmaresak berrikustera bultza ditzake nazioarteko kirol erakundeak.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna