Gizartea

Klima aldaketaren aurkako borroka, Bakearen Nobel Saria

Al Goreri eta Nazio Batuen Erakundeko klima aldaketari buruzko gobernuz kanpoko taldeari emango diete aurten saria.
Al Gore Ameriketako Estatu Batuetako presidenteorde ohia.
Al Gore Ameriketako Estatu Batuetako presidenteorde ohia.

Berria -

2007ko urriak 12
Al Gore Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) presidenteorde ohiari eta Nazio Batuen Erakundeko (NBE) Klima Aldaketari buruzko gobernuz kanpoko taldeari emango diete aurten Bakearen Nobel Saria, Suediako Errege Akademiak gaur jakitera eman duenez. Biak ere klima aldaketaren kontra egindako borrokagatik sarituko dituzte hala. Arazo horren larritasunaz ohartarazi du Nobel Batzordeak, eta Al Gorek "mundu osoan egindako kontzientziazio lana" goraipatu du. Rajenda Pachauri da klima aldaketari buruzko gobernuz kanpoko taldearen presidentea, eta berak jasoko du eurei emango diete saria. Pachaurik esan du "oso pozik" dagoela sariagatik, eta Al Gorerekin batera lan egiteko prest agertu da. Lehengo urtean ere pertsona eta erakunde bati eman zieten Bakearen Nobel Saria: Mohamed Yunusi -ôtxiroen bankaria"- eta haren bankuari -Grameen Bank erakundea-. Abenduaren 10ean izango da aurten Nobel sarien ekitaldia. Sari bakoitzagatik 1,1 euro ematen dituzte. Argazkian, Al Gore AEBetako presidenteorde ohia.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Informazio osagarria