Heriotza

'Eskroto' Tijuana in Blue-ko abeslaria hilik aurkitu dute Alloko bere etxean

Marco Saez de Acedo 'Eskroto' Tijuana in Blue taldeko abeslaria Alloko (Nafarroa) bere herrian hilik aurkitu dute gaur goizean. Saez de Acedo Iruñean jaio zen 1965ean, eta Tijuana in Blue eta Cojon Prieto y los Huajolotes taldeko abeslaria izan da. Larunbatean eskaini zuen azken kontzertua Tijuanak Aitzoaingo Artsaia aretoan. Oraindik ez dira argitu heriotzaren arrazoiak.
'Eskroto' Tijuana in Blueko abeslaria, iragan astean Alloko (Nafarroa) bere etxen ateratako argazkian.
'Eskroto' Tijuana in Blueko abeslaria, iragan astean Alloko (Nafarroa) bere etxen ateratako argazkian. Gari Garaialde/Argazki press

Berria -

2003ko abenduak 1 16:14

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Albiste gehiago

Ezker-eskuin, Idoia Hernandez, Eneritz Dueso, Miren Narbaiza eta Olatz Salvador, Musikari elkartearen zuzendaritza berriko kideetako lau, gaur goizean, Donostian. ©Andoni Canellada / Foku

Zazpi musikarik hartu dute Musikariren zuzendaritza

Itziar Ugarte Irizar

Izaro Andres, Eneritz Dueso, Garazi Esnaola, Idoia Hernandez, Lide Hernando, Miren Narbaiza eta Olatz Salvadorrek berritu dute elkartearen zuzendaritza. Sektorean zer-nolako prekaritatea dagoen ikusita "elkartzeko eta mugitzen hasteko" arrazoi nahikoa dituztela adierazi dute, eta Musikari horretarako tresna izatea nahi dute.

Pasa den asteburuko saioa. ©Guillaume Fauveau

Xilaba bertsolari txapelketa eten behar izan dute

Joana Ibargarai

Atzo mintzatu zen Emmanuel Macron Frantziako presidentea, eta konfinatzeko neurriak iragarri.  Neurri horien harira, Xilaba txapelketak etenaldia egin behar du. 

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza politikako sailburua, atzo, Eusko Legebiltzarrean. ©RAUL BOGAJO / FOKU

Kultur langileen estatutu bat eratu nahi du Eusko Jaurlaritzak

Aitor Biain

Zupiriak kultur sektorea profesionalizatzea jarri du legealdiko helburutzat. 'Euskariana' Euskal Kulturaren Atari Digitala ere sortuko dute, digitalizazioan sakontzeko tresna gisa

Gose greba bertan behera utzi dutela esateko antolatutako prentsaurekoa ©Raug Bogajo/Foku

Bertan behera utzi dute Iruña-Veleian proba gehiago eskatzeko gose greba, 99 egunen ostean

Iñigo Astiz

Arabako Foru Aldundiak aztarnategiarentzako hurrengo urteetarako plana diseinatzeko prozesua jarriko du abian, eta Jose Mari Lejardik kultur diputatuarekin izandako bilkuraren ostean hartu du protesta eteteko erabakia

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna