Kartzelan sartu dute Borxa Urberuaga

2007ko urriaren 25a
17:13
Entzun
Borxa Urberuaga Arano atzo Baionan atxilotu zuten gernikarra Tolosako (Okzitania) kartzelan sartu dute gaur, eta Espainiako Auzitegi Nazionalak hura Espainiaratzeko eskaera egin du, kale erasoekin zerikusia duelakoan. Paueko (Frantzia) auzitegiak asteartean erabakiko du agindua onartu edo ez.

Urberuagari 2005ean bi urteko kartzela zigorra jarri zion Auzitegi Nazionalak, berak ustez egindako pintadetan Agustin Ibarrola margolaria, Gernika-Lumoko (Bizkaia) zinegotziak eta ertzainak mehatxatu izana leporatuta. Horretaz gain, atzo BERRIA.INFOn genioen Muxikako (Bizkaia) alkate izandakoaren autoa erretzea leporatuta hiru urteko kartzela zigorra ere jaso zuela baina, Askatasunak gaur jakinarazi duenez, libre utzi zuten kasu horregatik.

Kalean zihoala atzeman zuten atzo. Auto bat gelditu eta bertatik atera ziren kalez jantzitako bi poliziak eraman egin zuten. "Lekukoen arabera, atxiloketak bahiketa baten itxura izan du", zioen Askatasunak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.