Albistea entzun

Kirola

Euskal selekzioa, kayak-surfeko munduko txapeldun

Ezustea eman du gaur Mundakan. Hamazazpi selekzio aritu dira Mundu Txapelketan.
Euskal selekzioa, kayak-surfeko munduko txapeldun
Euskal selekzioa, kayak-surfeko munduko txapeldun

Berria -

2007ko urriak 27 16:07
Euskal selekzioak irabazi du gaur Mundakan (Bizkaia) kayak-surfeko Mundu Txapelketa. Hamazazpi selekzio aritu dira txapelketan, eta ezustea eman dute euskal herritarrek, ez zirelako faborito; zazpigarren izan ziren duela bi urte. Finaleko azken hamasei serieak Mundakan jokatu dituzte -lehiaketa Bakion ere izan da-, eta metro eta erdiko olatuak izan dituzte. Ontzi luzeetan (hiru metro pasakoak) Edu Etxeberria, Luis Abando, Libe Lafuente eta Kristina Ferrer euskal herritarrak irabazle izan dira euren probetan, baita ontzi motzetan (2,75 metro artekoak) Edu Etxeberria -luzeetan bezala- Txema Carreto, Ibon Agirrezabala eta Ainhoa Rementeria ere. Taldekako probetan Edu Etxeberria izan da onena. Finala bukatzeko hiru proba falta zirela Euskadiko selekzioa zen ordurako Mundu Txapelketaren irabazlea. =bSailkapena.=b 1. Euskadi, 35 puntu. 2. Irlanda iparraldea, 41. 3. Jersey, 41. 4. Ingalaterra, 43. Argazkian, kayak-surflari bat egunotan, Mundakan. (=iBusturialdeko Hitza=i)

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Irizpidea duzulako. Giroan zabiltzalako.

Zuk badakizulako.

Albiste gehiago

 ©LUR GIL

Pauso erraldoia

Lur Gil

Euskal Herriko sokatiralariek lan aparta egin dute Getxon, Lur Gaineko Sokatirako Munduko Txapelketan. Zazpi domina irabazi dituzte: bi urre eta bi brontze taldekako lehian, eta bi urre eta brontze bat selekzioen artekoan.
<b>Muniain eta Iñaki Williams, gol bat ospatzen, Mallorcaren aurka.</b> ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Atzean, sendo; aurrean, zuzen

Haritz Gallastegi

Athletic emaitza onak lortzen ari da liga hasieran, eta horrek konfiantza galdua berreskuratzen lagunduko dio. Arlo fisikoan erakutsitako indarra eta lanerako konpromisoa dira orain arteko arrakastaren giltzak.

 ©AITOR ARRIZABALAGA / EUSKO LABEL LIGA

«Denboraldia motza egin zaigu; orain gaude sasoirik onenean»

Iñaki Berastegi

Arrakastaz beteriko denboraldia izan da Santurtziko traineruarentzat. Gorka Aranberrik uste du «urte osoan» maila «aparta»eman dutela, nahiz eta denboraldi amaierara sasoiko ailegatzea zen helburua.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Egin BERRIAlaguna

Irizpidea duzulako. Giroan zabiltzalako.

Zuk badakizulako.

Egin BERRIAlaguna