Sutea

Babestutako ondare den Lekeitioko Mendieta ontziola arriskuan jarri du sute batek

Ondoko etxeak hartu du su, eta ia erabat kiskalita geratu da. Bi lagun zeuden barruan, eta onik atera dira.

Berria -

2007ko azaroak 7
Bart goizaldeko lauak aldera su hartu du Lekeition (Bizkaia) Isuntza kaleko etxe batek, eta ia erabat sunsituta utzi dute garrek. Barruan bikote bat zegoen sutea piztu denean, eta gertatzen ari zenarekin ohartu, eta beren kabuz atera dira kalera, inolako kalterik gabe. Ganbaran hasi da sutea, baina segituan zabaldu da etxe guztira. XIX. mende amaieran eraikitakoa zen. Gainera, etxe horren ondoan dagoen eta babestutako itsas ondare den Mendietako ontziola ere suak hartu eta erretzeko arriskuan egon da. Suhiltzaileek, ordea, garrak ontziolara eta inguruko beste eraikinetara zabaltzea eragotzi dute.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna