Albistea entzun

Euskara

Joan Mari Torrealdai eta Lourdes Oñederra euskaltzain oso aukeratu dituzte

Bilbon egin du ekitaldia Euskaltzaindiak, 29. eta 30. zenbaki-hutsarteak betetzeko.

Berria -

2007ko azaroak 30 13:04
Euskaltzaindiak =lJoan Mari Torrealdai==http://zaldiero.armiarma.com/070.htm=l eta =lLourdes O˝ederra==http://zubitegia.armiarma.com/egileak/00230.htm=l euskaltzain oso aukeratu ditu gaur osoko bilkuran, gehiengo osoz. Bilbon izan da ekitaldia, eta 29. eta 30. zenbaki-hutsarteak betetzeko hautagaitzen inguruan erabaki dute euskaltzainek. Joan den urriaren 26an Donostian egindako bilkuran =lTorrealdai==http://zubitegia.armiarma.com/egileak/00157.htm=l eta O˝ederra euskaltzain urgazleak proposatu zituzten. Jose Antonio Arana Martixak, Miren Azkaratek eta Andres Urrutiak proposatu dute Torrealdairen hautagaitza, eta Henrike Knorrek, Xabier Kintanak eta Pello Salaburuk O˝ederrarena. =bJoan Mari Torrealdai.=b Foruan (Bizkaia) jaio zen, 1942an. Euskaltzain urgazlea da. =iJakin=i aldizkariko arduraduna da, eta han egiten du lan. Hainbat liburu ditu idatziak: =iIraultzaz=i (1973, Jakin), =iEuskal idazleak gaur=i (1977), =iEuskal kultura gaur=i (1997), =iArtaziak-euskal liburuak eta Francoren zentsura 1936-1983=i (2000, Susa), =iEl libro negro del euskera=i (1998, Ttarttalo), =iMartin Ugalde, Andoaindik Hondarribira Caracasetik barrena=i (1998), =iImanol Murua, Gipuzkoako alkate=i (2004, Alkartasuna Fundazioa), =iXX. mendeko euskal liburuen katalogoa=i (1993, Gipuzkoako Foru Aldundia), =i30 urte liburugintzan=i (2007, Jakin). =iEuskaldunon Egunkaria=i-ren sorreratik (1990) 2003an Espainiako Auzitegi Nazionalak kazeta itxi zuen arte zuzendaritzako kidea izan zen (Guardia Zibilak atxilotu egin zuen, eta auzipetuta dago auzi horregatik, baita auzi ekonomikoarengatik ere). =bLourdes O˝ederra.=b Donostian jaio zen, 1958an. Euskaltzain urgazlea da. Hizkuntzalaria da, Filologia Hispanikoan lizentziatua eta Euskal Filologian doktore. Gasteizko EHUko Filologia Fakultatean egiten du lan, Fonologiako irakasle gisa. Ramon Saizarbitoriaren =iEhun metro=i nobelari idatzitako epilogoaren zein =iEre=i eta =iOh, Euzkadi!=i aldizkarietan argitara emandako artikulu askoren egilea da. =iEuskaldunon Egunkaria=i -ko zutabegile ere izana da. Nobela bat dauka: =iEta emakumeari sugeak esan zion=i (1999, Erein). Hainbat sari jasota dago: Euskadi Saria, Kritika Saria, Beterriko Liburua, Zilarrezko Euskadi.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Espainiako Auzitegi Goreneko magistratuak. ©FERNANDO ALVARADO / EFE

Sexu indarkeriagatik kondenatutakoei zigorrak «kasuan-kasuan» arintzea babestu du Espainiako Auzitegi Gorenak

Ion Orzaiz

Soilik baietz da baietz legea atzerako eraginez aplikatzeko jurisprudentzia sortu du auzitegiak

EH Bilduren eta LABen agerraldia, gaur goizean, Donostian ©Andoni Canellada / FOKU

EH Bilduk eta LABek «konfluentzia» nahi dute, ikastolen eta sare publikoaren «onena» jasota

Irati Urdalleta Lete

Aitortza egin diete sare publikoari nahiz ikastolei. Grebak aipatuta, esan dute bat egiten dutela langileen eskaerekin.

Hernaniko Udaleko bilkura, gaur. ©Uema

Uemako 96. udalerria izango da Hernani

Berria

Eustaten datuen arabera, udalerriko biztanleen %70 dira euskaldunak. Mankomunitateak abenduaren 17an onartuko du eskaera.

Irene Montero, Felix Bola├▒os eta Ione Belarra, artxiboko irudian ©Emilio Naranjo/ Efe

Familien legearen atzerapenak beste pitzadura bat eragin du PSOEren eta Unidas Podemosen artean

Edurne Begiristain

Ministroen Kontseilua gaur zen onartzekoa familien legearen proiektua, baina Moncloako iturriek gauerdian iragarri zuten ez zutela gaurko bileran aztertuko, gobernuko bi kideen arteko desadostasunak direla eta.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...