Mendia

Edmund Hillary hil da, Tenzing Norgay sherparekin batera Everestera igotzen lehena

88 urte zituen mendizale zeelandaberritarrak. 1953ko maiatzaren 29an zapaldu zuten Everesteko gailurra. Gerora hainbat abenturatan parte hartu zuen.

Berria -

2008ko urtarrilak 11
Edmund Hillary mendizale eta esploratzaile ezaguna hil da, 88 urte zituela, sorterrian, Zeelanda Berrian. 1953ko maiatzaren 29an mundu guztian egin zen ezaguna Hillaryren izena, Tenzing Norgay sherparen laguntzaz Everesteko, munduko mendirik garaieneko, gailurra zapaldu baitzuen. Hain zuen ere, tontor hartara iritsi ziren lehen gizakiak izan ziren. Gerora, beste hainbat abenturatan parte hartu zuen, hala nola, Hego Polora joan zen espedizioan. Gangesen bokaletik Himalayako iturburura ere joan zen itsasontzian, Peter semearekin batera. Nolanahi ere, Nepaleko herritarrei eta bereziki sherpei laguntzea izan zen bere xedeetako bat, eta lan hori egin zuen fundazio baten buru izan zen. Hain justu, emaztea eta alaba Nepalen hil zitzaizkion, 1975ean, hegazkin istripu batean.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna