Ainhoa Adin aske utzi dute, kargurik gabe

Herenegun atxilotu zuen Frantziako Poliziak Hendaian (Lapurdi), bere etxean. Hendaian bizimodu normal eta publikoa egiten zuen arren, Espainiako poliziek "terrorista bilatuenen zerrendan" zegoela agertu zuten atxilotu zutenean.

Berria -

2008ko urtarrilak 31
Frantziako Poliziak astearte goizean atxilotutako Ainhoa Adin (Irun, Gipuzkoa; 1972) aske geratu da bart, kargurik gabe, polizia iturriek jakinarazi dutenez, haren kontrako "nahikoa frogarik ez" zutelako. Adinek ez zuen deklaratu nahi izan "ikertzaileen" aurrean. Poliziak dio ez dutela irundarraren aurkako euro aginduaren eskaeraren berririk. Hendaian (Lapurdi), bere etxean, atxilotu zuen Frantziako Poliziak Adin. Bizimodu normal eta publikoa egiten zuen arren, Espainiako poliziek agertu zuten "terrorista bilatuenen zerrrendan" zegoela, ETAko izatea egozten ziotela, eta 2001etik ihes egindakotza jotzen zutela. Parisko Laurence Le Vert epailearen aginduz atxilotu zuten. Arestian aipatu bezala, herenegun Adinen kontrako akusazio larriak egin zituzten arren, bart aske utzi dute.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna