Gizartea

Nafarroako Legebiltzarrak Bardeetako tiro eremua aurten ixteko eskatu dio Espainiako Gobernuari

Abenduan bukatuko da hitzarmena. Parlamentuko talde denak ados azaldu dira. Espainiar militarrek 56 urte daramatzate Bardeetan.

Berria -

2008ko martxoak 13
Bardeetako komunitateak eta Espainiako Gobernuko Defentsa Ministerioak urte honen bukaera arteko hitzarmena dute Bardeak tiro eremu gisa erabiltzeko, eta gaur Nafarroako Legebiltzarrak Espainiako Gobernuari eskatu dio eremua aurten bertan ixteko eta "beste alternatiba bat" bilatzeko. Espainiar militarrek 56 urte daramatzate Bardeetan. Hasieran Nafarroa Baik emendakin bat aurkeztu du, baina gero PSNren beste batekin ordezkatu dute, eta Legebiltzarrean dauden talde denek egin dute honen alde. Tiro eta bonbardaketa eremua berreskuratzeko plana egiteko galdegin diote Espainiako Gobernuari. Besteak beste, lehergailuak desaktibatzeko eskatu diote, milaka txatar tona kentzeko eta lurzoruaren kutsadura ezabatzeko. Espainiako armadak Bardeak erabiltzeko daukan baimena kentzeko ere eskatu du Nafarroa Baik, baina UPNk, PSNk eta CDNk horren kontra egin dute.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna