Albistea entzun

Musika

Iruñean Bob Dylan ikusteko sarrerak bihartik salgai

Ekainaren 24an emango du kontzertua, zezen-plazan.

Berria -

2008ko apirilak 9
Bob Dylan Iruñean ariko da ekainaren 24an (21:30), zezen-plazan, eta sarrerak bihartik jarriko dituzte salgai. Sarreren prezioa 50 eurokoa izango da, eta hemen eros daiteke sarrera:=lwww.inoutnavarra.com==http://www.inoutnavarra.com=l, =lwww.ticktackticket.com==http://www.ticktackticket.com=l, 902150025, Callate la Boca (Estafeta 21), Carrefour eta Hiper Leclerc-en. Zaragozako (Espainia) Expo 2008 erakusketan jo ostean helduko da Iruñera Dylan, eta =iModern Times=i 2006an argitaraturiko lana aurkeztuko du. Kritikak gogo onez jaso zuen bluesaren eta rockaren sustraietara begira eginiko disko hori. Bere ibilbideko estudioan grabaturiko 32. lana da =iModern Times=i. Duluth herrian (Minnesota, AEBak, 1941) jaio zen Robert Allen Zimmeram, Bob Dylan. Musika munduan 45 urtetik gora daramatza, eta rockaren historian eragin eta itzal handienetakoa duen artista da. 2006ko uztailean Donostian aritu zen, Zurriolako hondartzan. Hamabost mila lagun sartzen dira Iruñeko zezen-plazan, eta antolatzaileek betetzea espero dute. Bi egun lehenago -ekainaren 22an-, Juanes ariko da hantxe, 22:00etatik aurrera.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

<b>Joachim Lafosse zuzendaria —ezkerretik bigarrena— eta <em>Un silence</em> filmeko aktoreak, atzo.</b> ©JAGOBA MANTEROLA / FOKU

Lotsak eraginiko isiltasuna

Mikel Lizarralde Ainhoa Sarasola

Pedofiliaren gaiari heldu dio Joachim Lafossek 'Un silence' filmean. 'La práctica' eta 'MMXX' lanak ere aurkeztu dituzte Urrezko Maskorra irabazteko lehiaketan

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.