Gizartea

Bardeetako Batzordeak ez daki Espainiako Gobernuak hitzarmena berritu nahi duen

Atzo Carme Chacon Defentsa ministroak zioen tiro eremua "ezinbestekoa" dela Espainiako armadarentzat.

Berria -

2008ko maiatzak 15
Bardeetako (Nafarroa) Batzordeak ez daki Espainiako Gobernuak hitzarmena berritu nahi duen edo ez, nahiz eta atzo Carme Chacon Defentsako ministroak Espainiako Kongresuan esan zuen asmo hori dutela, "tiro eremua ezinbestekoa delako armadarentzat". Aurten bukatuko da hitzarmena, abenduaren 31n, eta hainbat eragile akordioa berritzearen kontra azaldu dira. Jose Antonio Gaiarre Bardeetako Batzordeko presidenteak dio, "oraingoz", negoziaketarik ez dutela egin Espainiako Gobernuarekin. "Guk ez dugu pausorik eman eta inork ez digu ezer esan". Hiru aukera aurreikusten ditu Gaiarrek: "Armadak aldegitea, akordioa lortzea edo guri lurra kentzea". Batzorde horrek dauka ahalmena negoziatzeko, ez Nafarroako Gobernuak eta Parlamentuak.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna