Sabin Zubiri hil da

EAJko buruzagitzako kide izan zen frankismoan, besteak beste, Juan Ajuriagerra EBBko presidentearen idazkari. EAJren banaketa gertatu zenean, EAren sortzaileetakoa izan zen.

Berria -

2008ko maiatzak 19
Sabin Zubiri militante abertzale historikoa hil da gaur Bilbon, 86 urte zituela, bere alderdiak, Eusko Alkartasunak jakinarazi duenez. EAJko buruzagitzako kide izan zen frankismo garaian, besteak beste, Juan Ajuriagerra EBBko presidentearen idazkari. Trantsizio garaian ere lan handiak egin zituen EAJn, kargu handirik ez izan arren. Besteak beste, =i Deia=i egunkaria sortzeko dirua biltzeko ardura izan zuen. Halaber, Bilboko Bego˝azpi ikastolaren sortzaileetakoa izan zen 70.eko hamarkadan. 1986an EAJren baitan banaketa gertatu zenean, ildo ofizialaren aurka lerratu zen, eta Eusko Alkartasunaren sortzaileetakoa izan zen.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna