Txirrindularitza

Tom Boonenek positibo eman du, kokainagatik

Maiatzaren 26an egindako kontrolean eman zuen positibo, Belgikako Itzulia hasi bezperatan. Bi urteko zigorra jaso dezake munduko txapeldun ohiak.
Tom Boonen.
Tom Boonen.

Berria -

2008ko ekainak 10
=lTom Boonen==http://es.wikipedia.org/wiki/Tom_Boonen=l ziklistak (1980, Belgika) kokainagatik positibo eman duela jakinarazi du gaur Turnhout-eko (Belgika) Fiskaltzak. Hain zuzen, Belgikako Itzulia hasi baino bi egun lehenago ustekabean egindako kontrolean eman du, maiatzaren 26an. Harrezkero bi etxe miatu ditu Belgikako Poliziak -ez du jakinarazi zein-, baina komunikabideek diote etxe bat Boonenen gurasoena dela eta bestea neska-lagunarena. Txirrindularia ez dute atxilotu. Galdekatu egin dute. Bi urteko zigorra jaso dezake. Joan den abenduan kokainarekin zerikusia duela leporatu zion hari Tom Vanoppenek, honek ziklo-kros proba batean droga horregatik positibo eman zuenean. Kokaina Boonenek eman ziola esan zuen. Txirrindulariari lehengo astean bigarren aldiz kendu zioten gidatzeko baimena, alkoholemian positibo emateagatik. Haren talde Quick Stepek gaur edo bihar emango du bere iritzia, eta neurriak har ditzake. 2005ean Mundu Txapelketa irabazi zuen =lBoonenek==http://www.tomboonen.com/fr/=l. Horretaz aparte, oso palmares zabala du (70 garaipenetik gora): Frantziako Tourrean etapak, Espainiako Vueltan, Paris-Nizan, Paris-Roubaix bi aldiz (aurten bertan azkena)...

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna