Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

Berria.eus

Elkarrizketa/ Aitor Kerejeta, alkatea: "Errespetuz jokatzeko eskatuko nieke herritarrei"

Publizitatea

Elkarrizketa/ Aitor Kerejeta, alkatea: "Errespetuz jokatzeko eskatuko nieke herritarrei"

 

2008-09-08 / Berria

rratibel Pozik dago Aitor Kerejeta Hondarribiko alkatea alardearen inguruko giroa baretu egin delako, eta jaiaz alaitasunez eta errespetuz disfrutatzeko deia egin die herritarrei. Alardea zergatik pribatizatu zen galdetu diogu, eta garbi erantzun du. «Herriak ez zuelako beste aukerarik izan inposatu nahi zutenari aurre egiteko». Jaizkibel konpainiak dio zuen aldetik aurten ere ez dela ezer egin berdintasunaren bidean. Gure aldetik jarrera beti bera izan da. Guk aukera ematen diegu baimena eskatu eta beren alardea antolatzeko. Eskatuko balute, arazorik gabe emango genieke. Beraiek, ordea, beste bide bat aukeratu dute. Herrizaingo Sailari baimena eskatu eta manifestazioan ateratzen dira. Horren aurrean ezer gutxi egin dezakegu. Baina kalean bada eztabaida bat emakumeak alardean izan beharko lukeen parte-hartzearen inguruan. Bai, hori argi eta garbi dago, eta guk ez dugu ukatzen. Eztabaida bat izatea garrantzitsua litzateke, baina betiere azkenean alde guztiek eztabaida horren azken emaitza onartuz. Gure herriko jai garrantzitsuenean izan diren aldaketak herriak hala nahi izanda izan dira. Baina duela 12 urte aldaketa bat ezarri nahi izan zuten herriaren borondatearen kontra. Jaurlaritzak, ordea, Berdintasunaren Legea onartu zuen, eta Jaizkibelek salatzen du hori ez dela betetzen. Alardea pribatua den heinean, Berdintasunaren Legea ez da aplikatzen. Epaitegiek, azkena Espainiako Auzitegi Gorenak, hiru alditan ebatzi dute festa pribatua den heinean ez dela eskubiderik zapaltzen, ez dagoela diskriminaziorik. Baina zergatik pribatizatu zen alardea? Hain zuzen ere, herriak ez zuelako beste aukerarik inposizio hari aurre egiteko. Irunen alkateak harrera egiten die alarde tradizionalekoei; mistoari, berriz, ez. Zuek nola jokatzen duzue? Gure kasuan, ez dugu harrerarik egiten. Manifestazio bat den heinean, ez du zentzurik Udalak Jaizkibel konpainiakoei harrera egitea. Tradizionala, berriz, ikusle gisa ikusten dugu, baina ez dugu parte hartzen. Normalean eliza aurrean izaten da. Abuztuaren 15ean herriko ikurrina elizara eraman genuen, eta bihar aterako dugu handik. Hain zuzen ere, hori egin baino apur bat lehenago igarotzen da handik betiko alardea, eta ikusi egiten dugu. Ondoren, guk Guadalupeko Ama Birjinari botoa egiten diogu. Zer mezu bidaliko zenieke Hondarribiko herritarrei? Azkenaldian giroa lasaiago dago, eta errespetuz jokatzeko eskatuko nieke. Bakoitzak, bere uste eta nahien arabera, disfruta dezala festa alaitasunez. Kalean, alde batekoek zein bestekoek, aldarrika dezatela nahi dutena

Publizitatea

Sortu kontua

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak