ERREAKZIOAK.

 

Berria -

2008ko irailak 11
=bPedro Solbes (Espainiako Gobernuko Ekonomia ministroa).=b "Pozik gaude Europak hartutako erabakiarekin, baina kupoak ez du zerikusirik Euskadiko autonomia fiskalarekin". =bUnai Ziarreta (EAko lehendakaria).=b "EAEko fiskalitatea defenditu baina Espainiako Estatuko beste erkidego batzuetatik helegiteak sartu dituztenentzat kolpea da Luxenburgoren erabaki hau. Adibidez, PPren eta haren inguruko elkarteentzat. PSE-EEk, berriz, ez du behin ere aldeko jarrera garbirik izan; Madrilek esandakoa betetzen du. Fiskalitatea da gure autogobernuaren bizkarrezurra". =bMikel Arana (EBko Presidentziarako bozeramaileak).=b "Erabaki honen ondoren, EAJk eta EBk politika fiskal justuagoak eta aurrerakoiagoak egin beharko lituzkete. Hiru aldundietako Ogasun Sailek enpresariei elkartasun kuota handiagoa exijitu beharko liekete; garai onetan zerga jaitsierak izan dituzte enpresariek eta horrek milioi askoko etekinak izatea ahalbidetu diete". =bPatxi Lopez (PSE-EEko idazkari nagusia).=b "Albiste bikaina da eta epai erabakigarria, EAEko lurraldeek euren zergak izatea ahalbidetzen duelako. Badirudi eskumen hori bermatuta geratu dela". =bI˝aki Arriola (Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusia).=b "Luxenburgoren erabaki honek behin betiko babesa ematen dio EAEko Estatutuari eta kontzertu ekonomikoari, batzuek Estatutua hilda dagoela esaten duten arren. Egonkortu egingo du euskal fiskalitatea, segurtasun juridikoa emanda. Erakundeak eta alderdi politikook bat eginda gaudenean, gauzek ondo irteten dute". =bAralar.=b ôLuxenburgeko erabakiak bultzada ematen dio Hego Euskal Herriko fiskalitateari, baina interpretaziorako bidea ere utzi du, euskal erakundeek autonomia ekonomikoa duten edo ez zehaztea EAEko Auzitegi Nagusiari egokituko zaiolako. Aralar beldur da EAEko Auzitegi Nagusiak erabakia hartu beharrean Espainiako Auzitegi Gorenera joko ote duen honek ebatzi dezan. Fiskalitate propioa defenditzen dugu, arlo sozialean inbertitzeko". =bAntonio Basagoiti (EAEko PPko presidentea).=b "Albiste zoragarria da, eta hemendik aurrera Espainian inork ez luke zalantzan jarri beharko kontzertu ekonomikoa, konstituzionala baita hau. Ibarretxek eta Zapaterok ez dezatela kaltetu euren liskarrekin". =bAlvaro Miranda (Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun sailburua).=b "Pozik gaude erabakiarekin, historikoa baita. Izan ere, fiskalitate mota hori balekoa dela esan du Europak [antzeko eredua dauka Nafarroak]. Etorkizunerako guri ere ahal den etekin handiena lortzeko aukerak ematen dizkigu". =bConfebask.=b "Kontzertu ekonomikoaren eta euskal fiskalitatearen aldeko babes erabakigarria da. Orain, kontzertuaz dauden segurtasun juridiko ezak bukatzeko garaia da". =bEudel (EAEko udalen elkartea).=b "Oso albiste ona da, eta segurtasun juridiko ezari bukaera ematen dio. Kontzertu ekonomikoa sendoa izatea udalen onerako da, gasturako ahalmen handiagoa dugulako". =bEAEko CCOO.=b "EAEko ekonomiara lasaitasun handiagoa ekarriko du erabaki honek, egoera argitu egin delako. Euskal erakundeek kontzertu ekonomikoa ez dute erabili langileen onerako".

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Covid-19 daukaten gaixoak zaintzen duten bi erizain besarkatzen 55 egun gaixo zeraman gizon bat sendatzean. ©Andoni Lubaki / Foku

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 31.166 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.150 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

 ©BERRIA

┬źTransmisio komunitario bat daukazunean, ezin da telefono bidez kudeatu┬╗

Jon Ordo├▒ez Garmendia

Epidemia betean harrapatu dute hauteskundeek Ordizia, eta kezkatuta dago Ezenarro. Arriskuaz ohartarazi arren, neurri bereziak hartuta egingo dituzte bihar. Erakundeen babesa eta mahai tekniko bat sumatu ditu faltan.

Probak egiteko Ordizian jarritako postuak. ©Jon Urbe / FOKU

┬źOsasun publikoaren kontrako delitu bat┬╗ izango da gaixorik bozkatzea

Iosu Alberdi

Ordiziako koronabirus agerraldiarekin lotutako lau kasu berri atzeman dituzte. Denera, 31 dira Araba, Bizkai eta Gipuzkoan baieztatutako positibo berriak, eta herritar bat hil da koronabirusaren eraginez. 160 herritar inguruk izango dute debekatua bihar bozkatzea. Nafarroari dagokionez,Tuteran hiru kasu gehiago atzeman dituzte eta Iruñean zortzi positibo agertu dira.

Bi lagun, terraza batean eserita, Orion. ©JON URBE / FOKU

Nork agindu tabernetan

Alo├▒a Beraza Pe├▒a Irati Urdalleta Lete

Ordiziako taberna batetik zabaldutako fokuak piztu ditu alarmak aste honetan. Su gehiago ere ari dira pizten, Tuteran, Gasteizen... Tabernariak eta kudeaketan dabiltzanak kezkatuta daude.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna