Ezker abertzaleak dio lan politikoa egiten segituko duela

2008ko irailaren 16a
14:03
Entzun
Espainiako Justiziak EAE-ANV legez kanpo utzi arren -aurretik, alderdi politikoen artean, besteak beste, HB, EH eta Batasuna ere utzi zituen Espainiako legetik at-, ezker abertzaleak gaur adierazi du "aurrera" segituko duela. "Ezker abertzaleak, legez kanporatzeen eta oztopoen gainetik, lan politikoa egiten jarraituko du, nazio eta gizarte eraikuntzaren alde", esan du Arantza Urkaregik Donostian, prentsaurrekoan.

Espainiako Auzitegi Gorenaren epaia politikoa dela deritzo, eta aurretik hartuta zegoela.

PSOE "errepresioaren gurpil zoroan murgilduta" dagoela adierazi du Urkaregik, eta ez dakitela noiz bukatuko duen apustu hori.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.