Albistea entzun

Politika

Laudion egingo du igande honetan EAk Alkartasun Eguna, 'Bai erabaki' lelotzat hartuta

Erabaki eskubidearen defentsa berak gidatu nahi duela dio alderdiak, eta auziari "drama kentzeko" bideoa atera du.

Berria -

2008ko irailak 18
Laudion (Araba) egingo du aurten =lEAk==http://www.euskoalkartasuna.org/=l Alkartasun Eguna, igande honetan, eta erabaki eskubidearen defentsa berak gidatu nahi duela adierazi dute gaur, prentsaurrekoan, Rafael Larreina EAko politika instituzionaleko eta Elisa Sainz de Murieta antolaketako idazkariek. "Arrazoirik gabe ari dira batzuk eta anbiguotasunez besteak. Hala, guk gidatu nahi dugu erabaki eskubidea", esan du Larreinak. Hain justu, =iBai erabaki=i izango du leloa aurtengo Alkartasun Egunak. =iGalderafobikoa zara?=i izenarekin bideoa prestatu du EAk, eta Groucho Marx humoristaren esaldi bat erabili du aurkezpen gisa: "Oraindik ez dakit zer galdetuko didadun, baina ez nago ados". Larreinak adierazi duenez, galdeketari "drama kentzeko" atera dute bideoa. =bAlkartasun Eguneko egitaraua=b 11:00. Gaztelu puzgarriak eta umeentzako tailerrak, Aldaikorreka plazan (beste ekimenak ere bai). 11:30. Dantzariak. 12:00. Mitina. Unai Ziarreta EAko presidentea eta Joseba Azkarraga idazkari nagusia. 14:00. Bazkaria.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©GORKA RUBIO / FOKU
Julien Charles izanen da Pirinio Atlantikoetako prefet berria

Julien Charles izanen da Pirinio Atlantikoetako prefet berria

Berria

Eric Spitz ordezkatuko du karguan, Polinesia Frantseseko kolonian izendatu baitute, Frantziako Errepublikaren goi komisario. Charles Saona eta Loirako prefet izan da orain arte.

Unai Hualde erdian eta eurekin Foro Sozialeko ordezkariak: Expe Iriarte, Fernando Armendariz, Agus Hernan, Jose Luis Uriz ©Nafarroako Parlamentua

Estatuaren biktimentzat 2022a «urte garrantzitsua» izaten ari da, Foro Sozialaren arabera

Joxerra Senar

Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko lehendakariarekin bildu dira, eta nabarmendu dute «aurrerapausoak» ematen ari direla biktimak aitortuak izateko bide luzean

Ezkerretik eskuinera, Rodriguez eta Ruiz ©Ahal Dugu.

Garbiñe Ruiz eta David Rodriguez, Ahal Dugu-ko Gasteizko eta Arabako zerrendaburu izateko primarioetan

Iñaut Matauko Rada

Elkarrekin Podemos-IUko Gasteizko Udaleko eta Arabako Batzar Nagusietako gaur egungo bozeramaileak 'Bat Egin Podemos' proiektuaren barruan aurkeztu dira Ahal Dugu alderdiko primarioetara.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Irakurleen babesa ezinbestekoa da kazetaritza independente eta konprometitua egiten jarraitzeko.