Politika

Maria San Gilek utzi dio legebiltzarkide izateari

2004tik EAEko PPko presidente izandakoak uda aurretik iragarri zuen neurria, Mariano Raxoirengan "konfiantza galdu" duela-eta.

Berria -

2008ko irailak 23
Maria San Gil (Donostia, 1965) duela gutxira arte EAEko PPko presidente izandakoa dagoeneko ez da Eusko Legebiltzarreko kidea, utzi baitu eserlekua, bere erabakiz. Hala, politika ere utzi du, iragarria zuen bezala. PPk adierazi duenez, "modu diskretuan eta adierazpenik egin gabe" erretiratu du San Gilek Legebiltzarreko kreditazioa. Mariano Raxoi PPko presidentearengan "konfiantza galdu" duela esan zuen uda aurretik San Gilek, hark EAJrekiko daukan jarreragatik -jokabide gogorragoa izateko eskatzen zuen San Gilek-, eta ez zela berriro aurkeztuko EAEko PPko buru izateko. Uztailean egin zuen EAEko PPk biltzarra, eta Antonio Basagoiti hautatu zuten lehendakari. San Gil 1995ean hasi zen politikan, ETAk Gregorio Ordo˝ez Donostiako PPko zinegotzia hil zuenean. Honen idazkaria zen. 1995ean Donostiako hautetsi hautatu zuten -2004ra arte izan zen-, eta 2000n Gipuzkoako PPko buru. 2004tik izan da EAEko PPko lehendakari.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna