Albistea entzun

Atxiloketak

Iparraldeko Batasunaren kontrako sarekada egin du Frantziako Poliziak

Xabi Larralde, Jean Claude Agerre, Jean Francois Lefort, Maider Duhalde, Jon Irazola, Antton Etxeberri, Haritza Galarraga, Jokin Etxeberria, Aurore Martin, Patricia Martinon, Guiliano Cavaterra eta Frederic Karrikart dira atzeman dituztenak, eta operazioak zabalik segitzen du. Baionako egoitza miatzen ari dira. Rubalcabak dio lau atxilotu EHAK-koak direla. Iturri ofizialen arabera, atxiloketek Ducasse sukaldariaren Bidarraiko jatetxe-hotelaren aurkako erasoekin eta ezker abertzalearen finantzaketarekin dute zerikusia.

Berria -

2008ko irailak 24 18:22
Frantziako "terrorismoaren aurkako epaitegiak" aginduta, Frantziako Poliziak gaur goizean Ipar Euskal Herriko Batasuneko hamabi kide atxilotu ditu, euren etxeetan. Xabi Larralde (Baionan), Jean Claude Agerre (Jutsin), Jean Francois Lefort (Lekuinen), Maider Duhalde (Lekuinen), Jon Irazola (Lekornen), Antton Etxeberri (Donapaleun), Haritza Galarraga (Senperen), Jokin Etxeberria (Urru˝an), Aurore Martin (Baionan), Patricia Martinon (Aiherran), Juliano Cavaterra (Baionan) eta Frederic Karrikart (Baionan) dira atzeman dituztenak. Poliziak Zigor Gojeaskoetxea atxilotu nahian ere badabiltza; ez dute aurkitu etxean -Miarritzen bizi da-. Ikuskizun dago Mirentxu Lako, Anita Lopepe eta E˝aut Elosegi ere atzematen dituzten, atxilotuetako hirurekin bizi direnez haien etxeak miatzen ari baitira, hirurak bertan direla. Lako haurdun dago, bederatzi hilabeteko. Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako Gobernuko Barne ministroak esan du atxilotu dituztenen artetik lau EHAK-koak direla. "Besteak ezker abertzalekoak dira". Rubalcabaren arabera, denera hamalau lagun atzeman dituzte. Michelle Alliot Marie Frantziako Barne ministroarekin batzartu da gaur Toulonen (Frantzia), eta bileraren ostean egin ditu adierazpen horiek.. Horretaz gain, Batasunak Baionan Cordeliers karrikan daukan egoitza miatzen ari da Polizia, eta operazioak zabalik jarraitzen duela dio. Marie Antoinette Houyvep eta Laurence LeVert epaileak ari dira sarekada zuzentzen, eta biak Euskal Herrian dira. Goizeko seietan hasi dira jendea atxilotzen, eta arratsaldeko seietan Baionako Batasunaren egoitza eta atxilotuetako hainbaten etxeak miatzen jarraitzen zuten. Iturri ofizialek zabaldu dutenez, bi auzirekin dute zerikusia gaurko atxiloketek: batetik, 2006an Alain Ducasse sukaldariaren Bidarraiko jatetxe-hotelaren kontra egindako erasoarekin, eta, bestetik, Parisko fiskaltza "mugimendu abertzalea tabernen bidez finantzatzearen" inguruan egiten ari den inkestarekin. Lehenarekin lotu dituzte atxilotuetako zazpi -ez dute zehaztu zeintzuk- eta finantzaketarekin beste bostak. Bigarren auzi horrek Kalaka Donibane Garaziko (Nafarroa Beherea) ostatuaren aurka iazko irailean egindako operazioarekin ere badu zerikusia. Gaizkile elkarteko kide izatea eta Kalakaren bidez "mugimendu independentisten aldeko diru zuriketa egitea" leporatu zieten orduan atzeman zituztenei, eta haietako lauk preso segitzen dute. Joan den astelehen goizean Nafarroa Beherean beste sei lagun atxilotu zituen Frantziako Poliziak sarekada horrekin lotuta -denak aske utzi zituen gauerako-, eta, Kalakaz gain, poliziek euskalgintzako eta abertzaleen arloko izen zerrenda ere erakutsi zieten, galderak eginez. Ezker abertzaleak ustez =iherriko tabernen=i bidez egiten duen finantzaketarekin ere badu ikustekoa operazioak. Laurence Levert Frantziako epailearen aginduz Ipar Euskal Herrian 33 kontu izoztu zituzten apirilean: Batasuneko zazpi kiderenak, haien familienak -tartean, haurrenak- eta hiru argitaletxerenak. Batasuna Ipar Euskal Herrian legezkoa da, Hego Euskal Herrian ez bezala -2003an utzi zuen Espainiako Justiziak legetik at-. Batasuneko Hegoaldeko zuzendaritzako kide gehienak preso dauzkate, iazko urritik egin dituzten operazioen ondorioz; ETArekin zerikusia izatea egozten diete.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©JON URBE / @FOKU

Beste ┬źpauso┬╗ bat ┬źetxerako bidean┬╗

Oihane Puertas Ramirez

Euskal presoen eskubideen aldeko manifestaziora deitu du Sarek biharko, 17:00etan, Donostian. Espetxe politikaren aldaketa «sendotzeko» eskatuko dute

78 Sanferminak Gogoan elkarteak iaz Rodolfo Martin Villaren kontra Nafarroako epaitegi aurrean eginiko elkarretaratzea. ©Idoia Zabaleta, FOKU

Martin Villak helegitea aurkeztu du Servini epaile argentinarraren autoaren kontra

Uxue Rey Gorraiz

Atzo aurkeztu zuten helegitea Espainiako Barne ministro ohiaren abokatuek. Haren bidez, argudiatu dute Maria Servini epaileak «bere egin duela» kereila bultzatu dutenen bertsioa. Salatu dute prozesu juridikoan «inpartziala eta bidegabea» izan dela.

Arkaitz Rodriguez, Radio Euskadin, gaur goizean. ©@Boulevardeitb

Sortuk dio kontuan hartzen dituela ┬źfede onez┬╗ eginiko eskaerak

Iosu Alberdi

Arkaitz Rodriguezek azaldu du ezker abertzaleak «bere esku dagoena» egingo duela biktimen eskaerei erantzuteko.

Biktimen aldeko suontzia piztuta, atzo, Eusko Legebiltzarrean. ©BERRIA

Eusko Legebiltzarrak ez du lortu ETAren aurka agiri instituzional bat adostea

Edurne Begiristain

EH Bildu ez da batu legebiltzarrak ETA ┬źgaitzesteko┬╗ onartutako testura. EAJ, PSE-EE, EP-IU, PP-C's eta Voxen babesa izan du proposamenak

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.