Albistea entzun

ERREAKZIOAK

 

Berria -

2008ko irailak 24
=B Joseba Egibar (EAJ): "Iparraldeko Batasuna legez kanpo uzteko atarikoa izan daiteke"=b EAJren Gipuzku Buru Batzarreko lehendakariari Ipar Euskal Herrian Batasuna ilegalizatzeko lehen urrats bat iruditzen zaio gaurko sarekada. Hala esan du ETB2ko =iEl Punto=i saioan: "Gaurko operazioa Ipar Euskal Herriko Batasuna legez kanpo uzteko atarikoa izan daiteke, nahiz eta Frantziako Justizia Espainiakoa baino garantistagoa izan. Frantziak, atxiloketa masibo hauekin, beste pauso bat eman du". =bLAB: "Ezker Abertzalea ahulduz gatazkaren konponbide politiko eta demokratikoa zapuzteko helburua dute"=b Euskal Herriko gatazkaren adierazpideetan kokatu du LAB sindikatuak gaur Frantziako Poliziak Batasunaren kontra egindako operazioa. Atxiloketa horiek "sektore zabal baten eskubide zibil eta politikoak ukatuak eta urratuak direla" erakusten du LABen arabera, eta dinamika hori lehendik datorrela oroitarazi du. Nolanahi ere, Frantziako Gobernua Espainiakoak aspaldi hasitako bidean sartzea berritasuna dela nabarmendu du. "Madrilgo zein Parisko Gobernuek estrategia oso bat jarri dute abian, Ezker Abertzaleak herri honek behar dituen aldaketa politiko eta sozialak bultzatzeko duen determinazioa oztopatzeko. Eraso berri hauek, Ezker Abertzalea ahulduz, gatazkaren konponbide politiko eta demokratikoa zapuzteko helburua dute", dio LABek zabaldutako oharrak. Dena den, euskal herritarren gehiengoak erabakitzeko ekubidearen jabe dela eta konponbide demokratikoa behar dela barneratuta dauka LABen iduriko, eta, ondorioz, errepresioaren gainetik eskubide horien gauzatzea gailenduko dela uste du.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Eraldaketa digitala. ©OREKA IT

Eraldaketa digitalaz eta desagertu egingo diren enpresez

Oreka IT

Gaur egun ezagutzen dituzun enpresen erdiak baino gehiago ez dira existituko hamar urte barru. Zeintzuek iraungo duten antzemateko gakoak askotarikoak eta lausoak dira, baina badaude argi ikusi daitezkeenak ere, digitalizazioa adibidez.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.