Euskara

Patxi Uribarren aukeratu dute euskaltzain oso Henrike Knörren ordez

1971tik zen euskaltzain urgazle, eta hiztegigintzan aritu da batik bat.

Berria -

2008ko irailak 26
Hiztegigintzan lan oparoa =lPatxi Uribarrenek==http://eu.wikipedia.org/wiki/Patxi_Uribarren=l (Aramaio, 1942) beteko du Euskaltzaindian =lHenrike Knörrek ==http://www.euskaltzaindia.net/plazaberri/0047/index.html=l hutsik utzitako aulkia. Filosofia eta Letretan zein Teologian lizentziatua da Uribarren, eta fraide karmeldarra. Aramaioko toponimiari buruz egin zuen tesia, eta aurrez aipatu bezala, hiztegigintzan nabarmendu da; hala nola, =iEuskarazko hiztegia =i, =iSinonimoen hiztegia=i, =iEskola hiztegia=i, =i Europa hiztegia=i eta =i 3000 hiztegia=i landu duten taldeetan ibili da. =i Karmel=i aldizkarian eta beste zenbait argitalpenetan ere plazatu ditu artikulu eta idatziak. Euskaltzaindiko kideen gehiengo osoaren babesa jaso du Uribarrenek, Jose Luis Lizundiak, Andoni Sagarnak, Sagrario Alemanek eta Juan-Louis Davantek proposatuta. Blanca Urgell (Gasteiz, 1962) hizkuntzalaria zen beste hautagaia Patxi Goenagak, Joseba Lakarrak eta Lourdes Ońaederrak proposatuta.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna