Elkarretaratzea antolatu du Santurtziko Udalak atzoko hilketa gaitzesteko

 

Berria -

2008ko urriak 6
26 urteko emakumezko bat hilotz aurkitu zuen atzo Ertzaintzak Santurtzin (Bizkaia), bere etxean, eta 32 urte senarra atxilotu dute hiltzailea delakoan. Hilketa hori gaitzesteko agiria onartu du aho batez Santurtziko Udalak (EAJ, PSE-EE, PP eta EB), eta halaber, elkarretaratzea antolatu du gaur arratsaldeko zazpietarako. Ekitaldi horretan parte hartzeko deia egin die herritar guztiei. Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak agertu duenez, atzo arratsaldeko lauak aldera aurkitu zuen Ertzaintzak Doccas Daviden gorpua, emakumearen inguruko pertsona batek hilketaren susmoaren berri emanda haren etxebizitzara joan ondoren. Etxebizitzara iristean, biktimaren senarra aurkitu zuten, eta hark etxeko giltzak eman ondoren sartu ziren barrura. Emakumezkoa hilotz aurkitu zuten, eskuak eta oinak lotuta, eta odol arrasto ugari. Hilketarekin zerikusia zuela aitortu zuen senarrak, eta atxilotu egin zuten.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna