Mundua

Martti Ahtisaari Finlandiako presidente ohi eta Kosovoko gatazkako bitartekariarentzat Bakearen Nobel saria

Kosovon ez ezik, lan diplomatiko handia egin du beste zenbait herrialde eta gatazkatan, hala nola, Namibiaren independentzia prozesuan, Bosniako gerran zein IRAren desarmatzean.

Berria -

2008ko urriak 10

Marti Ahtisaari (Vyborg, Kareliako Errepublika, 1934) politikari eta diplomatiko finlandiarrak jasoko du aurten Bakearen Nobel Saria. Hala erabaki du Osloko Nobel Batzordeak, "Athisaarik hiru hamarkadatan hainbat kontinentetan gatazkak konpontzeko egindako ahalegina saritzeko".

Izan ere, diplomaziarekin eta politikarekin lotuta ibili da bizi guztian Ahtisaari, 1965ean Finlandiako Atzerri Ministerioan lanean hasi zenetik. Tanzaniako enbaxadore eta Zambian, Somalian eta Mozambiken Finlandiaren ordezkari izan zen aurrena, eta 1977an NBE Nazio Batuen Erakundeko funtzionario egin zen. Hain zuzen ere, erakunde horren ordezkari izan zen Namibian, eta horren haritik, herrialde horren independentzia prozesuan bitartekari nagusietako bat izan zen.

1990ean, Namibiaren independentzia gauzatuta, NBEko lana utzi eta Finlandiara itzuli zen Esko Ahoren Gobernuan Atzerri Ministerioaren ardura hartzeko. 1993an, kargu horretan zela, bitartekari izan zen Bosniako gerran.

1994an, berriz, SPD alderdi sozialdemokrataren hautagaia izan zen Finlandiako presidentetzarako, eta hauteskundeak irabazi zituen. 2000 bitartean izan zen Finlandiako presidente, eta, besteak beste, herrialde hori Europako Batasunean sartzea bultzatu zuen.

1999an itzuli zen nazioarteko politikara, Kosovoko gatazkaren harira. NATOren bonbardaketak gerarazteko bitartekarietako bat izan zen, eta gerora, NBEren Kosovorako ordezkaria izan zen. Halaber, 2000. urtean IRAren desarmea ikuskatzeko batzordeko kide izendatu zuten.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna