Politika

Senatari bat eta bederatzi zinegotzi, UPNtik PPra

Perez Lapazaran da alderdia aldatzea erabaki duen senataria, eta hautetsi haien artetik bost Burlatakoak dira eta bina Atarrabia eta Eguesibarkoak.

Berria -

2008ko azaroak 1
Jose Cruz Perez Lapazaran Espainiako Senatuko senatariak eta Burlatako, Atarrabiako eta Eguesibarko (Nafarroa) bederatzi zinegotzik UPNtik PPra pasatzea erabaki dute, PPk alderdia sortzea erabaki duela-eta. Alderdi honek eman du gaur haien erabakiaren berri. "Ez gara gu ari UPNkoek alderdia utzi dezaten. Beraiek datoz gurera", dio PPk. Bederatzi hautetsi haietatik bost Burlatakoak dira -Jose Enrique Escudero Rojo, Maria Luz Moraza Busto, Maria Pilar Valle Cia, Maria Inmaculada Egea Noain eta Julian Lekunberri Otano-, eta bina Atarrabiakoak -Marta Diaz Garcia eta Amaia Zarranz- eta Eguesibarkoak -Javier Trigo Oubiņa eta Iņigo Elizalde Purroy-. Perez Lapazaranek, berriz, azaldu "PPren berfundazio proiektuan" parte hartu nahi duela. PPk jakinarazi du datorren astean hartuko duela Nafarroako egoitzaz erabakia. Iruņean zabaldu nahi du egoitza nagusia. Bi alderdiek 1991tik izan dute ituna, eta Espainiako 2009ko aurrekontuen bozketaz izandako desadostasunen ondorioz erabaki du PPk alderdia sortzea Nafarroan -UPNk aurrekontuez abstenitzea erabaki zuen eta PPk osoko zuzenketa aurkeztea-.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna