Aralar eta DTP, Euskal Herriko eta Kurdistango gatazka politikoen nazioartekotze lanetan

2008ko azaroaren 1a
19:14
Entzun
Aralarrek gaur elkartasuna agertu dio DTP Kurdistango alderdiari, baita kurduen herriari ere, eta, hitzartu dutenez, "herrien elkartasunean, askapenerako bide demokratikoen defentsan eta Kurdistango zein Euskal Herriko gatazka politikoen nazioartekotze lanetan" jardungo dute bi alderdiek.

Kurdistanek Turkia, Iran, Irak eta Siriaren aldetik jasotzen duen "jazarpena" salatu du Aralarrek.

Abdullah Demirbas DTPko kidea Euskal Herrian da egunotan, Aralarrek gonbidatuta. Bi alderdietako kideek giza eskubideen eta hizkuntz eskubideen inguruan dituzten kezka eta irakurketak partekatu dituzte.

Demirbas Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen Batzordean izan zen herenegun, eta asteartean Nafarroako Parlamentuko Elkarbizitza eta Nazioarteko Elkartasuneko batzorde berezian parte hartuko du. Astelehenean, berriz, Donostiako Udaleko eta Arabako Foru Aldundiko Lankidetza eta Gizartekintza sailekin bilduko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.