Politika

EAk berretsi du PPk esandakoak zuzentzen ez baditu, epaitegietara joko duela

EA ETArekin lotzen zuen adierazpenak egin ditu PPk, ezker abertzaleko kideak EAren zerrendan joan daitezkeela-eta.

Berria -

2008ko azaroak 21
EA ETArekin lotzen zuen adierazpenak egin zituen PPk, EAEko hurrengo hauteskundeetan ezker abertzalea EAren zerrendan agertzeko aukera dagoela-eta, eta Mikel Irujo EAko Komunikazio arduradunak gaur berretsi du, PPk bere hitzak zuzentzen ez baditu, neurri legalak hartuko dituztela. EAko kidearen arabera, beraiei kezkatzen diena ez da "ezker abertzalea EAren zerrendaren barruan" aurkeztuko dela esatea, baizik eta horrek "ETAren politikari erantzuten" diola ziurtatzea. Ildo horretan, gaineratu du ezker abertzalea hauteskundeetan egotea "herritarrek duten oinarrizko eskubidea" dela eta, era berean, PPri eskatu dio "independentzia eta bortizkeria lotzeko" duen betiko joera zuzentzeko. "Politika antiterroristarekin Madrilen politika egiteari uzteko" galdegin dio Irujok PPri eta, azaldu du, polo suberanistaren eraketa babesten dutenean, "eskubide guztien errespetutik" egiten dutela.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna