Txirrindularitza

Leire Olaberriak zilarra irabazi du pistako Munduko Kopan

 

Berria -

2008ko azaroak 21
Leire Olaberriak (Ikaztegieta, Gipuzkoa) zilarrezko domina irabazi du Melbournen (Australia), pistako Munduko Kopan, puntuazio proban. Abuztuan, Pekingo Olinpiar Jokoetan, brontzea irabazi zuen. Gaur Evgenia Romaniuta errusiarrak aurrea hartu dio, azkenaurreko esprintean. Hamasei puntu lortu ditu Romaniutak, hamabost Olabarriak. Unai Elorriagak (Etxebarria, Bizkaia) ere zilarra lortu du taldekako jazarpen proban. Eloy Teruel, David Muntaner eta Toni Tauler-ekin aritu da Espainiako selekzioan. Australia nagusitu zaie finalean. Keirin proban, Hodei Mazkiaran nafarrak ezin izan du finalerdietan sartu. Bihar jokatuko dute hirugarren eta azkeneko jardunaldia.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna