Ziarreta: "Tren subiranista geldiezina litzateke"

 

Berria -

2008ko azaroak 22
Indar subiranisten arteko elkarlanaren alde mintzatu gaur berriz ere Unai Ziarreta EAko lehendakaria, eta "tren subiranista geldiezina litzateke", haren ustez. Bere alderdiak horren alde lan egingo duela ziurtatu du. "[Espainiako] Estatuak mugimendu horri beldur dio. Izan ere, ETA borroka dezake, baina mugimendu baketsu horren aurka armak eta tankeak ez dira baleko". Iru˝ean egin ditu adierazpenok Ziarretak, EAk han duen egoitzako lanen ondoren egindako inaugurazioan. Carlos Garaikoetxea EAko presidente izandakoa eta Maiorga Ramirez Nafarroako EAko lehendakaria ere izan dira ekitaldian. EAk iragarria du hurrengo urtean bakarrik aurkeztuko dela EAEko hauteskundeetarako. Beste eragile batzuekin bat egiteko, erabaki eskubidea eta giza eskubideak dira ardatz, EAren iritziz.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna