Antzerkia

'Fauxto' karrusarekin amaituko du Hiru Punttuk toberari buruzko tetralogia

Antton Lukuk idatzi du eta abenduaren 6an estreinatuko dute Anhauzen (Nafarroa Beherea). Euskal kultura kontzeptuaren inguruko gogoeta jasotzen du obrak, Faustoren mitoaren bidez emana.

Berria -

2008ko azaroak 27
Datorren larunbat honetan zortzi, abenduaren 6an, estreinatuko du Hiru Punttu antzerki taldeak bere azken lana: =lAntton Lukuk==http://www.eke.org/partaideak/luku_antton=l idatzitako =iFauxto=i karrusa. Karrusa Garaziko (Nafarroa Beherea) euskalkian tobera antzerki moldeari ematen dioten izena da, eta lan horren taularatzea baliatuko du Hiru Punttuk 2002an =iLurra=i-rekin hasita moldatu duen toberari buruzko tetralogia amaitzeko. Baionan aurkeztu dute gaur goizean antzerki lan berria, eta Hiru Punttuko kideek agertu dutenez, tetralogia amaitzeko aurreko lanekin -=iLurra=i, =iBeltzeria=i eta =iEuscalduna=i- bildutako esperientziaren sintesia egin nahi dute. Ildo horretatik, berriro ere "dantzaren espaziora" itzuliko direla iragarri dute; hots, publikoan zirkuluan izango dela sujetaren inguruan. Halaber, =iFauxto=i-k bi oinarri dituela azaldu dute: Nafarroa Behereko inauteriko zirtzilaren pertsonaia, eta obraren mami den euskal kulturaren kontzeptuaren inguruko gogoeta. Hausnarketa hori lantzeko Faustoren mitoa baliatu du Lukuk. Honako data eta lekuetan emango dute =iFauxto=i: =bAbenduaren 6an:=b arratseko zortzi eta erdietan Anhauzeko salan (Nafarroa Beherea). =bAbenduaren 12an:=b arratseko bederatzietan, Domintxineko salan (Nafarroa Beherea. =bAbendoaren 13an:=b arratseko zortzi eta erdietan Miarritzeko gaztetxean (Lapurdi). =bAbendoaren 19an:=b arratseko bederatzietan Hazparneko Ttattola gaztetxean (Lapurdi). *Litekeena da abenduaren 20an Itsasun (Lapurdi) ematea, baina zehazteke dago.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna