EA eta Aralar abstenitu egin dira ezker abertzaleko taldearen mozioko bozketan; EAJ, EA eta Aralarren mozioa onartu du Udalak

2008ko abenduaren 3a
21:07
Entzun
18:00etan egin dute Azpeitiko ezohiko udalbatzarra, eta bi mozio aurkeztu dituzte: batetik, IƱaki Errazkin alkate eta honen taldearena eta, bestetik, EAJ, EA eta Aralarrena. Aurrenak ezker abertzaleko taldearen sei botoak jaso ditu, EAJko zortziek kontra bozkatu dute, eta EA eta Aralar abstenitu egin dira -udal gobernuan daude ezker abertzaleko taldearekin-. Hamazazpi zinegotzik osatzen dute Udala.

EAJ, EA eta Aralarrek aurkeztu duten mozioak 11 boto jaso ditu -talde haietako ordezkariena- eta sei abstentzio -ezker abertzaleko taldekoena-.

Talde horrek elkartasuna agertu dio Inazio Uriaren senidari, eta gatazka politikoaren konponbidea lortzeko lan egin behar dela adierazi du.

EAJ, EA eta Aralarrek, Uriaren familiari eta enpresariei elkartasuna adierazteaz gain, gaurko atentatua "tinko gaitzetsi" dute eta ETAri armak behin betiko eskatu diote.

Bi mozioak hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.