Politika

Eusko Legebiltzarreko Mahaiak atzera bota du Espainiako bandera ez jartzeko EAk egindako eskaera

EAJk, PSE-EEk eta PPk ez dute eskaera tramitera ere onartu. EAren ustez, "Legebiltzarrak baino ez ditu hartu behar parlamentuko funtzionamenduari buruzko erabakiak", eta ikurriña bakarrik jartzeko eskatu du. Eusko Legebiltzarreko Mahaiak lehengo astean onartu zuen Espainiako Auzitegi Gorenaren aginduari men egitea -EAko ordezkaria kontra agertu zen-.

Berria -

2008ko abenduak 9
Espainiako Auzitegi Gorenak Eusko Legebiltzarrari honen eraikinaren kanpoan ere Espainiako bandera jartzeko agindu diola-eta, EAk kanpoan bandera ez ipintzeko Legebiltzarrean ekimena aurkeztu du, baina parlamentuko Mahaiak atzera bota du segituan, gaur. Gaia premiaz jorratzeko eskatu du EAk, baina Izaskun Bilbaok (EAJ), Isabel Celaak (PSE-EE) eta Carmelo Barriok (PP) ez dute tramitera ere onartu. Rafael Larreina (EA) eta Jose Miguel Fernandez (EB) dira Mahaiko beste bi kideak, eta tramitatzearen alde agertu dira biak -Fernandez testuarekin ados ez bazegoen ere-. EAk Mahaiaren erabakiaren aurkako helegitea sartuko du. "Auzitegi Gorenak botere banaketaren aurka egin du, baita [EAEko] Estatutuaren aurkako 25. artikuluaren aurka ere, Legebiltzarrak baino ez dituelako hartu behar parlamentuko funtzionamenduari buruzko erabakiak", uste du EAk. Honen arabera, "Espainiako banderak euskal gizartean zatiketa eragiten du". Legebiltzar kanpoan ikurri˝ak baizik ez duela egon behar eskatu du, "horrek ordezkatzen dituelako euskal herritar denak". Legebiltzarreko Mahaiak lehengo astean onartu zuen Gorenaren aginduari men egitea. EAJ, EA, EB, PSE-EE eta PPko ordezkariak daude Mahaian eta EA izan zen erabakiaren aurka azaldu zen bakarra. Gorenaren arabera, Espainiako ikur horrek eraikinaren kanpoan beti egon beharko du, eta barruan, berriz, "leku nabarmenean". Eusko Legebiltzarrak orain arte ez du kanpoan banderarik izan. Bai, aldiz, barruan, harrera gelan: ikurri˝a, Espainiakoa eta Europakoa, modu iraunkorrean. Hemendik aurrera kanpoan ere ipiniko ditu, baina ez du adierazi noiztik.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.