KulTURA

Mikel Zubeldia, Pako Aristi eta Amaia Jauregizar, Euskaltzaindiaren eta BBKren Literatur Sarien irabazleak

 

Berria -

2008ko abenduak 16
Mikel Zubeldia (Donostia), Pako Aristi (Urrestilla, Azpeitia, Gipuzkoa) eta Amaia Jauregizar (Gernika-Lumo, Bizkaia) dira Euskaltzaindiaren eta BBKren Literatur Sarien aurtengo irabazleak. Bi erakundeek urtero antolatzen dituzte elkarrekin eleberri, antzerki, olerki eta saiakera sariak. Euskaltzaindiaren egoitzan egin dute sari banaketa, Bilbon. Zubeldiak, Txomin Agirre eleberri saria lortu du, =iEkilibristaren polka=i lanarekin; Aristik, Toribio Altzaga antzerkikoa, =iJosu Dukatiren proposamena=i-rekin; eta Jauregizarrek, Felipe Arrese Beitia olerkikoa, =iAzazkalak jaten=i-ekin. Mikel Zarate saio saria eman gabe geratu da, lanik ez delako aurkeztu. Elkarrekin lotuta dauden bost narraziok osatzen dute Zubeldiaren eleberria. Ochreland izena duen probintzietako hiri grisean girotzen ditu autoreak narrazio gehienak, eta Jon Gallimore protagonistak Margrit Makay aktorearenganako "zentzurik gabeko ihesa" planteatuko dio irakurleari. Epaimahaiaren arabera, identitateaz, pertsonen arteko gatazkez, maitasun lokaztuez, joandako XX. mendeaz eta beste hainbat gauzaz hitz egiten du =iEkilibristaren polka=i nobelak, "betiere tonu umoretsua erabiliz". Ertzaintzak egindako ETAko buruzagi baten atxiloketarekin hasten da Aristiren =iJosu Dukatiren proposamena=i lana. Euskal Herriak bizi duen egoeraren aurrean irteera bat irudikatzen eta eskaintzen saiatzen da idazlea, epaimahaiak dioenez. Jauregizarren lanean, egunek aurpegi ugari izan ditzakete, egun horiek bizi dituztenek bezala, eta aurpegiotako zenbait dira, besteak beste, poema liburuaren ardatz. Hiru ataletan banatuta dago: =iAduanazainaren ardurak=i izenburupean dago lehenengoa, bigarrena, =iOin-puntetan=i deitzen da, eta hirugarren =iEgiak euritan=i.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna